Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanuzteak egiteari utzi diote Bizkaibusen Ezkerraldea-Meatzaldean

Bart langileen batzordeak berretsi egin du ostegunean zehar ahoz lortutako akordioa. Aitzitik, GAM Txorierrik, GAM Enkarterrik eta Pesalurrek lanuzteak egiten jarraituko dute.
MAM-eko argazkia: bizkaibus_
MAM-eko argazkia: bizkaibus_

Bizkaibusen Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeetako autobus-lineetan lan egiten duten langileek bart gauean berretsi egin dute gehiengoa duten sindikatuek (CCOO eta UGT) ostegunez ahoz lortutako akordioa. Langileen % 58k (153) babestu zuten aipatu akordioa, % 40k (104) ezezkoa eman zioten eta hiru abstenitu egin ziren.

Horrenbestez, ostiral honetan Bizkaibusen 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara deituta dauden lanuzteek GAM Txorierri, GAM Enkarterri eta Pesalur enpresek kudeatzen dituzten lineei eragingo diete. Izan ere, aurretik Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetan ere bertan behera geratu ziren lanuzteak, eta, gaur bertan, Leioako Unibertsitaterako linea ere lanean ari da berriro.

Akordiorik lortu ez duten lineetan mobilizazioekin jarraituz gero, lanuzteen iraupena luzatu egingo da. Hori horrela, maiatzaren 23, 24, 25 eta 26rako hiru orduko lanuzteak deitu dituzte (07:00etatik 10:00etara eta 17:30etik 20:30era, baita gaueko txandako lehen hiru orduetan ere).

Halaber, maiatzaren 30 eta 31n eta ekainaren 1, 2, 3, 6, 7, 8, 9 eta 10ean, lanuzteak lau ordukoak izango dira (07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, baita gaueko txandako lehen lau orduetan ere).

tan ere).

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X