LABek ELArekin zuen aliantza berreskuratu nahi du 'indarrak batzeko'
LAB sindikatuak konfrontazio aro berri bat irekitzea du helburu, enpresa barruan eta kanpoan, eta datorren urterako "gatazka mapa bat planifikatu" nahi du lantokietan. Horretarako, ELArekin "indarrak batu" nahi ditu.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak Bilbon emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, maiatzaren 28an Bilbon egingo duten manifestazioan lan prekarietatea salatuko dute.
Egoera "iraultzeko", sindikalistak esan du beharrezkoa dela aliantza osatzea eta "euskal sindikalismoan aro berria irekitzea".
Aliantza "naturala" eta "erabakigarria" ELAren eta LABen artekoa dela azpimarratu du, negoziazio kolektiboaren alorrean desadostasunak izan badituzte ere, LABek sektoreko negoziazioaren alde eta ELAk enpresakoaren alde egin duelako.
Lan erreforma ezarri zutenean negoziazio kolektiboa "lapurtu" zietela-eta, Etxaidek uste du "puntu komuna" horixe izan daitekeela, negoziazio kolektiboa berreskuratzeko "borroka", eta lan-harremanetarako marko propioa sustatzea.
LABek, ordea, ez du akordiorako aukerarik ikusten CCOOrekin eta UGTrekin, eredu eta estrategia desberdinak dituztelako.
Sindikatuak, bere estrategia berriaren baitan, bost kolektibotan antolatuko ditu langileak "prekarietate" egoeraren arabera (sektore feminizatuak, azpikontratak, enpresa txikiak, enpresa handiak eta sektore publikoa), egoera partikularrei aurre egiteko ekintzekin.
Era berean, bost aldarrikapen nagusi jarri ditu: 1.200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko lan-astea, laneko osasuna bermatzea, euskaraz lan egiteko eskubidea eta emakumeen berdintasuna bermatzea.
Patronalarekin ireki nahi duen konfrontazio aro berria dela eta, LABek manifestazio nazionala deitu du larunbaterako, Bilbon, eta mobilizazio gehiago egingo dituzte maiatzaren 31n, ekainaren 1ean eta 3an laneko prekarietatea salatzeko.
ELA, indarrak batzeko prest
Adolfo Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak berehala erantzun dio Etxaideren proposamenari. Prest agertu da LABekin estrategia bateratu baten aldeko bidea zabaltzeko, bi sindikatuon arteko "diferentziak" gainditzea zail ikusten duen arren.
Hitzarmen kolektiboen "estatalizazioa" salatzeko ELAk egingo duen kanpainaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok Muñozek, goizean, Bilbon. Bertan esan duenez, bi sindikatuen harteko harremanak ez dira beti onak izan, eta, beraz, harreman horiek bere onera ekartzeko lan asko egin behar dute bi aldeek, "inertziak" alde batera utzita.
ELA sindikatuak iraganeko pitzadurak gainditzeko borondate osoa duela esan du; indarrak batzeak, maila sozialean, sindikalean eta politikoan onurak ekarriko lituzke, ELAko buruaren hitzetan.
"Patxadaz eta lasai", LABekin elkarrizketa abiatzeko prest agertu da Muñoz, urteetan bi sindikatuon artean sortutako arrakalak konpontzeko.
ak konpontzeko.Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.