GARRAIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Burundesak asteazkenean estreinatuko du Iruñea-Jaka linea

La Burundesak ekainaren 1ean, asteazkena, estreinatuko du Iruñea eta Jaka arteko linea erregularraren zerbitzua.
La Burundesak neguko eta udako ordutegiak ezarri ditu bidaiarientzat. Argazkia: @laburundesa.
La Burundesak neguko eta udako ordutegiak ezarri ditu bidaiarientzat. Argazkia: @laburundesa.

La Burundesak ekainaren 1ean, asteazkenean, estreinatuko du Iruñea eta Jaka (Aragoi) arteko linea erregularraren zerbitzua. Enpresa horrek irabazi du Sustapen Ministerioak deitutako lehiaketa.

Aurreko zerbitzuarekin alderatuta, Nafarroako hiriburua Bilbo, Gasteiz eta Irun hiriekin konektatuko du zerbitzu berriak, ordutegi eta maiztasun gehiagorekin. Claudio Lesaca La Burundesa enpresako zuzendari orokorrak adierazi duenez, "berritasun hauekin Jakaren eta Nafarroa eta EAEren arteko komunikazioa nabarmen hobetuko da".

Bidaiari aurreikuspenari jarraiki, bi ordutegi ezarri dituzte: negukoa (irailaren 1etik ekainaren 30era) eta udakoa (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra).

Ibilbideetan, udalerri eta kontzeju hauetatik igaroko dira autobusak: Zulueta, Elortz, Elo, Idotzin, Alduate, Ledea, Esa, Tiermas, Esco, Zigoze, Asso-Veral, Villarreal de la Canal, Berdun, Puente la Reina de Jaca, Santa Cilia eta Santa Cruz de la Seros.

La Burundesa

1925ean sortua, egoitza nagusia Nafarroan duen autobus konpainia da La Burundesa. Iruñea, Bilbo, Gasteiz, Irun, Jaka, Santander eta Nafarroa zein EAEko beste udalerri batzuen arteko lineak ditu. Halaber, autobusak eskaintzen dizkie ikastetxeei, enpresei, kolektiboei eta partikularrei.

La Union Taldearen barnean dago, eta, La Burundesarekin batera, La Union, La Union Alavesa eta Autobuses Onieva garraio enpresek osatzen dute. Guztien artean, bi milioi bidaiari baino gehiago mugitzen dituzte urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X