Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Entzierroetan alokatzen diren balkoiak deklaratzeko eskatu du Ogasunak

Etxebizitza horietako jabeek % 21eko BEZa ordaindu beharko dute eta lortutako etekinak aitortu beharko dituzte Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan.
Sanferminetko zezen-lasterketa. (Artxiboko argazkia).
Sanferminetko zezen-lasterketa. (Artxiboko argazkia).

Nafarroako Foru Ogasunak gutun informatiboa bidali du entzierroaren ibilbidean dauden etxebizitzetara. Horren bidez, jabeei gogorarazi die % 21eko BEZa ordaindu behar dutela balkoiak alokatzeagatik.

Sanferminetan, entzierroak zuzenean ikusteko alokatzen diren balkoiak turistaz betetzen dira, eta bisitariek dirutza ordaintzen dute leku pribilegiatu horretatik zezen-lasterketa zuzenean ikusteko.

Horregatik, Luis Esain Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendariak sinatu duen gutun horren bidez, Santo Domingo, Mercaderes eta Estafeta kaleetako jabeei gogorarazi die % 21eko BEZa ordaindu behar dutela, eta etekinak aitortu beharko dituztela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ).

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X