Arte Ederren Museoko beharginak pozik, greba 'bizi' baten ostean
Bilboko Arte Ederren Museoa zabalik egongo da berriz bihartik, asteazkena, aurrera, langileek eta Manpower enpresak lortutako akordioari esker. Itunaren bidez, "amaiera zoriontsua" erdietsi dute eta, ziurtatu dutenez, pozik eta harro itzuliko dira lanera.
Museoaren atarian egindako prentsaurreko batean Juan Jose Capetillo ELAko ordezkari sindikalak azaldu duenaren arabera, itunak "gure eskakizunak bermatzen" ditu, besteak beste, "subrogazioak lanpostuak ziurtatuko ditu edozein dela konkurtsoa irabazten duen enpresa, 1.200 euro garbiko soldata (14 nomina urtean), modu mailakatuan aplikatuko dena, gainera, guk proposatu bezala, antzinatasuna ziurtatuta, dagokion ordainsariarekin, eta babesa lan-erreformaren aurrean".
Greba "luzea, oso bizia eta emozioz beterikoa" izan da, baieztatu du Capetillok. Bide batez, aukera aprobetxatu egin du erakundeei mezu bat helarazteko: "hiritarren bizitza ezin da merkaturatu", "azpikontratatutako lanpostu bakoitzaren atzean ia beti lan baldintza kaskarretan bizi den langile bat dago, hilabete bukaera arte heldu ezin dena".
"Erritmoa danontzat ezartzea zaila izan da, alde bakoitzak berea duelako, baina azkenean danok erritmo berean dantzatu eta nahi genuena lortu dugu, alegia, museoa berriz zabaltzea eta orain arte inork ikusi ezin izan duen erakusketaz gozatzea", gaineratu du.
"Ez da bakarrik pozik egoteko unea, gatazkaren amaieragatik, orain babesa eman digunei esker onak emateko unea da", Copetilloren hitzetan.
Azkenik, lankideei eskerrak eman dizkie ordezkari sindikalak, egindako borrokagatik eta bat egin dutelako une "zailetan"; izan ere, bat-egite horrek bihurtu ditu -bere ustean- "indar geldiezin".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.