Barne Produktu Gordina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko ekonomia % 3 hazi da 2016ko bigarren hiruhilekoan

Zerbitzu sektoreak batez ere bultzatu du hazkundea. Enpleguak % 1,8 gora egin du EAEn.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

EAEko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 3,0ko hazkundea izan du 2016ko bigarren hiruhilekoan, Eustatek aurreratu duenez.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,7ko aldaketa izan da. Zerbitzu sektoreak batez ere bultzatu du hazkundea, baina industriaren hazkunde erritmoa “geldotzeak” ere lagundu du.

Enpleguak % 1,8 gora egin du 2016ko bigarren hiruhilekoan, EAEn. Hiruhilabeteko hazkundea % 0,6koa izan da.

2015ean EAEko BPG % 2,8 hazi zen 2014koarekin alderatuta, ondorioz urteko tasa positiboa bikoiztu zuen. Gainera, hazkundeak Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspena hamarren bat hobetu zuen.

Joera positiboa

Bigarren hiruhilekoko datuek lehenengo hiru hilabetetako joera positiboa baieztatu dute. 2015eko lehen hiruhilekoan ekonomia % 3,3 hazi zen. Industriaren hazkundea (% 4,8) goraipatzekoa izan zen. Enpleguak ere % 1,9 gora egin zuen.

2016rako % 2,5eko hazkundea aurreikusi zuen Eusko Jaurlaritzak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X