EHU-ren txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEk epe luzeko langabe kopuru handia izaten jarraitzen du

Langabe kopuruak behera egin badu ere, kolektibo horren presentzia handienetakoa duen erkidegoa da.
18:00 - 20:00
Bi urte barru langabezia tasa %6an egongo da Euskadin egungo erritmoan

EAEn 128.600 langabe daude, duela hamabi hilabete baino 35.800 gutxiago, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera.

EHUk bigarren hiruhilekoaren ostean egindako lanari buruzko txostenean azpimarratu dute emakumeen presentzia handitu egin dela langabeen artean, % 48raino. Oraindik gizonezkoak gehiago dira, baina tartea txikitzen ari da.

Azken 12 hilabeteotan behera egin du epe luzeko langabeen kopuruak, % 69,9tik % 65era. Beherakada nabaria bada ere, EAEn arazoa larriagoa da Espainiako Estatuko gainerako ia erkidego guztietan baino.

Urtearteko datuei begiratuta, langabeziak % 16tik % 12,5era egin du behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. EAE da langabezia tasa gehien murriztu duen erkidegoa, eta tasa baxuena duena. Hala ere, krisiaren aurreko tasa bikoizten du oraindik.

Langile kopurua

EAEn ia 900.000 langile daude gaur egun, eta % 47 emakumezkoak dira, krisia hasi aurretik baino % 4 gehiago.

2007ko hiruhileko berean % 36ak soilik zituen 45 urte baino gehiago, eta 9 urte geroago, % 47ak gainditzen du aipatu adina.

Lanaldi partzialei dagokienez, % 19,2tik % 18ra egin du behera, baina Valentziako Erkidegoa da Espainiako Estatuan lanaldi mota hori gehiago duen bakarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X