Onartu dute Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektua, 4.000 milioikoa
Nafarroako Gobernuak 2017ko Aurrekontuen aurreproiektua onartu du asteazken honetan. Bertan jasotzen denez, 3.693 milioi euroko gastua aurreikusi dute, finantza-gastuak ez direnei dagokionez, aurreko urtean baino 187 euro gehiago (% 5.35), alegia. Zenbateko horri finantza-gastuak gehitu behar zaizkio: 330 milioi euro. Ondorioz, 4.0214 milioi euroko aurrekontua izango da.
Kalitatezko enplegua, osasuna, hezkuntza eta gizarte eskubideak dira aurreproiektuaren ardatzak, Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez. Aranburuk adierazi duenez, Gobernuko alderdi ezberdinen artean egindako lana da, eta horrekin joan den urtean abiatutako ‘’aldaketa finkatu’’ egiten dute.
Kontseilariak azpimarratu duenez, gastu soziala zenbateko osoaren % 56 izango da, eta horrek % 6,8ko igoera ekarriko du (134 milioi). Horri lotuta, azpimarratu du Osasun arloan egindako inbertsioak 1.000 milioitik gorakoa izango dela.
Finantza-gastuak ez direnak gora egingo dute, eta horren arrazoiak da dira erreforma fiskala eta 2017rako aurreikusitako diru-bilketa handiagoa. Halaber, Aranburuk esan du kontuan izan behar dela 2017ko defizitaren helburua % 0,5eako dela.
Eskubide Sozialek aurrekontuak % 12,5 egingo du gora, besteak beste Bermatutako Errenta Berriari aurre egiteko partida % 54 igoko baita.
Enplegurako politika aktiboetarako % 14,43 gehiago bideratuko dute, besteak beste Nafarroako Enplegu Plana finantzatzeko. Etxebizitza arlora bideratutako aurrekontuak ere % 25 egingo du gora.
Hezkuntza mailan % 5,71 gehiago inbertituko dute, eta Kulturan, berriz, % 7,49.
Proiektuak, halaber, euskararekiko, genero berdintasunarekiko eta bakearekiko eta elkarbizitzarekiko konpromisoa biltzen du, kontseilariak adierazi duenez. Arlo hauetara bideratutako zenbatekoa % 22 handiagoa izango da.
Azkenik, Ingurumenean eta Landa Garapenean % 10 gehiago inbertitzeko asmoa dute.
Dokumenta Ekonomia eta Gizarte Kontseilura, Tokiko Erregimenaren batzordera eta Ingurumen batzordera igorriko dute, foru lege proiektu gisa onartua izan dadin. Ondoren, Parlamentura eramango dute, han eztabaida egin eta azaroare1 a baino lehen onartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.