Bizkaian aurkeztutako hamar errenta aitorpenetik zazpik diru-itzulketa jaso dute
Batez beste, 1.201 euro ordaindu zaizkie zergadunei, iaz baino 94 euro gehiago. Ordaindu beharreko aitorpena duten zergadunek, berriz, 2.653 euro ordaindu behar izan dituzte, batez beste.
Zergadun bat, Bizkaiko Ogasunean errenta-aitorpena egin ondoren. Artxiboko argazkia: EITB Media
Bizkaiak itxi du 2024ko Errentaren kanpaina, 675.000 aitorpen aurkeztuta; horietatik 498.431 dirua itzultzekoak izan dira, hau da, % 73,84, nahiz eta aurreko urtean baino 5.210 gutxiago izan diren.
Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantzen foru-diputatuak apirilaren 10etik ekainaren 30era bitartean egindako kanpainaren irakurketa egin du, eta azaldu du itzuli beharreko aitorpena duten zergadunen kopurua jaitsi bada ere, Ogasunak guztira 598.698.193 euro ordaindu dizkiela, aurreko ekitaldian baino 41 milioi gehiago. Horrela, batez beste 1.201 euro ordaindu dizkiete zergadunei, iaz baino 94 euro gehiago.
Aldiz, 176.543 zergadunek (% 26,16k, 2023an baino ia 10.000 gehiago) 2.653 euro ordaindu behar izan dituzte batez beste, eta guztira 468.386.837 euro jaso dituzte Ogasunean, 2023an baino 40 milioi gehiago.
Kanpainaren kopuru orokorra, hau da, Ogasunak sartutakoaren eta itzulitakoaren arteko aldea, "130,3 milioi eurokoa da Bizkaiko zergadunen alde", nabarmendu du diputatuak.
Aurkeztutako 675.000 aitorpenak 2023an baino 5.000 gehiago dira, eta Berrojalbizek "Ogasuneko profesionalen lan handiarekin" lotu du, 788.000 aitorpen-zirriborro egin baitzituzten, aitorpenen aurkezpena errazteko asmoz.
Gainera, aitorpenek gora egin dute, lurraldeko enplegu-tasaren bilakaera positiboagatik, inflazioari eusteko ezarritako neurrien eragin positiboagatik, batez ere egoera ahulenean dauden pertsonen kasuan, eta 1979. urtea baino lehen mutualitate batean kotizatu zuten 110.757.000 zergadunen gaineko murrizketen zirriborroak sartu direlako, 107 milioi euro itzultzera eraman dutenak.
Bizkaiko zergadunek 750.107.602 euroko kenkariak aplikatu dituzte PFEZaren aitorpenetan. Gehien erabilitako kenkaria ondorengoena izan da (22.000 kasutan), eta, jarraian, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioa (ia 192.000 eurokoa).
Alokairuagatiko kenkaria beste 59 000 pertsonak erabili dute, batez beste 1.115 euroko zenbatekoarekin, eta desgaitasunagatiko edo mendetasunagatiko kenkaria da itzultzeko batez besteko zenbateko handiena izan duena, 1.199 eurorekin.
Diru-iItzulketa zuten zergadunei, Ogasunak "hiru egun baino gutxiagoan ordaindu zien, zazpi eguneko epean baino lehen gauzatzeko emandako hitza baino askoz ere azkarrago", baloratu du diputatuak.
Ohikoa denez, zergadunek hiru modu izan dituzte aitorpena aurkezteko: digitala, telefono bidezkoa eta aurrez aurrekoa. Digitala da oraindik ere aukeratuena. Zehazki, hamar aurkezpenetik zortzitan (% 77,53) aukeratu da; telefonoz aurkezpenen % 16,63 jaso dira, eta bulegoetan, berriz, % 5,84 egin dira. Hiru modu horien bidez aurkeztutako aitorpen horiez gain, dirua itzultzeko emaitza izan duten beste 27.237 aitorpen izapidetu ditu Foru Ogasunak automatikoki; hortaz, zergadunek ez dute ezer egin behar izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.