'Diru-sarrerak bermatzeko errentaren igoerak % 8koa izan behar du'
Diru-sarrerak bermatzeko errentaren igoera Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera egitea erabaki du Eusko Jaularitzak eta horrek hautsak harrotu ditu; izan ere, alderdien eta sindikatuen ustez, igoera hori lanbide arteko gutxiengo soldataren araberakoa izan behar dela dio legediak. Hau da, hazkundea % 1,5ekoa izango da, % 8koa izan beharrean.
EH Bilduk azpimarratu du euskal legediak berak lotzen dituela diru-sarrerak bermatzeko errenta eta lanbide arteko gutxiengo soldata. Beraz, hala egin ezean, laguntza soziala hori arautzen duen legea “urratu” egingo diola ohartarazi dio Iñigo Urkullu lehendakariari.
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, “diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaera egiterakoan indarrean dagoen gutxiengo soldataren arabera zehaztu behar da zenbatekoa”.
Kortajarenak ukatu egin ditu Urkulluk jarrera hori justifikatzeko erabili dituen arrazoiak. “Lehendakariak jakin beharko luke berak onartu zuen legeak diru-sarrerak bermatzeko errenta lanbide arteko gutxiengo soldatarekin lotzen duela”.
Hortaz, “horrela egiten ez badu, legea urratzen egongo da. Berak bozkatu eta onartu zuen legea urratuko du Urkulluk”, ohartarazi du.
Jon Hernandez Ezker Anitzako legebiltzarkide eta Elkarrekin Podemoseko bozeramailearen ondokoak “iraintzat” jo du Eusko Jaurlaritzak esatea diru-sarrerak bermatzeko errenta asko igoz gero, herritarrek lana bilatzeari utziko diotela. “Hori esanda herritarrak kriminalizatzen ari dira”, salatu du.
30 milioi euroko hazkundea “jasangarria” da Eusko Jaurlaritzarentzat eta horrek “hilean 40-50 euro gehiago suposatzen du laguntza hori jasotzen ari direnentzat”. Horrenbestez, “ez da zilegi beharrizan handiena dutenei gehiago murriztea”, erantsi du.
Hernandezek azaldu duenez, diru-sarrerak bermatzeko errenta %88ko izan beharko litzateke, lanbide arteko gutxiengo soldatarekin alderatuta, “baina murrizketa berri honekin % 76koa izango da”.
“Laguntza hori igota, laguntza horren hartzaileek lana bilatzeari utziko diotela esanda, Jaurlaritza pertsona horiei irain egiten ari da”, kritikatu du. Hernandezen arabera, argudio hori “oso arriskutsua” da, “laguntza jasotzen dutenak kriminalizatzen ari direlako”.
Sindikatu guztiak, Urkulluren aurka
LAB sindikatuak gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzaren asmoa eta bi eskaera egin ditu, diru-sarrerak bermatzeko errentaren harira: batetik, 2012ean egindako % 7ko murrizketa aplikatzeari uztea eta, horren ondotik, lanbide arteko gutxiengo soldatak markatutako igoera (% 8) aplikatzea.
Sindikatuak ohartarazi du Jaurlaritzak “zirrikitu legal bat” baliatu nahi duela % 8ko igoera egin behar saihesteko.
ELA sindikatuak ere gogor salatu du Jaurlaritzaren iragarpena, “soldatekin egiten duen moduan, orain laguntza sozialak ere murriztuko dituelako”.
“Eusko Jaurlaritzak nahiago du pobrezia areagotzea ekarriko duen politika aplikatu”, salatu du Mikel Noval bozeramaileak.
“Azken urteotan pobreziak gora egin du, langabezian daudenen artean nahi enplegua dutenen artean, eta hori, besteak beste, Jaurlaritzak darabilen laguntza sozialen politikagatik da”, erantsi du.
Loli Garcia Euskadiko CCOO sindikatuaren ordezkariaren arabera, lanbide arteko gutxieneko soldata % 8 igotzera derrigortuta dago Eusko Jaurlaritza. Igoera hori errespetatu ezean, Jaurlaritzak arau bati uko egingo liokeela gaineratu du Euskadiko Langile Komisioak.
Beste alde batetik, diru-sarrerak bermatzeko errentaren igoera Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera egitea kritikatu du Raul Arza Euskadiko UGT sindikatuaren idazkari nagusiak, “ez baitu diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko legea errespetatzen”. Ildo horretatik, Lanbide eta KPIri buruz guztion artean eztabaidatzeko eskatu dio Jaurlaritzari.
Steilas sindikatuak Urkulluren gobernuak gizarteko sektore ahulenak “zigortzen” dituela kritikatu du; hazkundea % 1,5ekoa izango baita, % 8koa izan beharrean.
Halaber, sindikatuak gogora ekarri duenez, 2011n diru-sarrerak bermatzeko errenta % 7 murriztu zuen Eusko Jaurlaritzak, Patxi Lopez lehendakaria zenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.