2017
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak KPIaren igoera proposatuko du DBE errentarentzat

Halaber, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) inguruko txostena aurkeztuko du Legebiltzarrean, 'eztabaida zehatza' egin dadin.
Beatriz Artolazabal, Enplegua eta Gizarte Politika sailburua. Artxicoko argazkia: EiTB
Beatriz Artolazabal, Enplegua eta Gizarte Politika sailburua. Artxicoko argazkia: EiTB

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) KPIaren arabera igotzea proposatuko duela iragarri du Euskadiko 2017ko aurrekontuetan: "Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari KPIaren igoera berbera ezartzea proposatuko dugu, iaz bezala, eta neurriak atzeraeraginezko izaera izango du, 2017ko urtarrilaren 1az gero".

Era berean, Artolazabalek esan du Eusko Jaurlaritzak Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren inguruko diagnostikoari buruzko txostena aurkeztuko duela Legebiltzarrean, "alderdi politikoek araudia berrikusteko abiapuntu gisa, gaiaren inguruko eztabaida zehatza egin dezaten".

Enplegu eta Gizarte Politika sailburuaren arabera, beharra duten pertsonei diru-sarrerak bermatzeko sistema izateak "Euskadiko garapen sozial eta ekonomikoari lagunduko dio nabarmen, ahalik eta gizarteratze handiena ahalbidetuko duelako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadik "bakearekin, demokraziarekin eta giza duintasunarekin" duen konpromisoa defendatuko du Pradalesek aita santuarekin izango duen bileran

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakaria Leon XIV.a aita santuarekin bilduko da asteazkenean Vatikanoan, eta, bertan, Euskadik "bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin" duen konpromisoa defendatuko du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandiano: “Orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea proposatzen dugu”

EH Bilduk koalizioaren etxebizitza plana aurkeztu eta ordu gutxira,  Pello Otxandiano, Eusko Legebiltzarreko koalizioaren bozeramailea, Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da. Han, etxebizitza arloko bere alderdiaren proposamenak azaldu ditu, eta arreta berezia jarri du etxebizitza publikoko proposamenetan. “Badago ardatz bat bereziki garrantzitsua: herri honetan orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea. Arazoari benetan heldu nahi bazaio, funtsezkoa da etxebizitza publikoaren parke handi bat sustatzea, azpiegitura sozial estrategiko gisa”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X