Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Urteko kuotak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kantauriko hegaluzearen kuotak egokitzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak

Banaketa eraginkorra egitea eta baliabide nahikoak bideratzea eskatu dio Arantxa Tapiak, euskal arrantzaleen bizi-baldintza hobea bermatu ahal izateko.
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak eta Isabel Tejerina Nekezaritza eta Arrantza ministroak bilera egin dute ostegun honetan. Bertan, Kantauriko hegaluzearen kuotak egokitzeko eskatu dio, euskal arrantzaleek hegaluze gehiago harrapatzeko aukera izan dezaten.

Banaketa eraginkorra egitea eta baliabide nahikoak bideratzea eskatu dio Tapiak, euskal arrantzaleen bizi-baldintza hobea bermatu ahal izateko. Ildo horretatik, arrantzaleak horretaz bizi direla gogora ekarri dio.

Bilera horren ostean egin duen agerraldian azaldu duenez, Tejerinak proposamen hori aztertzeko prest agertu da. Gainera, 2016an gertatutakoa ez errepikatzeko neurriak hartu ditzan eskatu dio; euskal arrantzaleak Espainiako Gobernuak ezarritako kuota gainditu zutenean eta portura bueltatu behar izan zirenean.

Gainera, Ministerioa premiatu du Europar Batasunak Euskadi “transgenikorik gabeko lurralde” izenda dezan beharrezko diren tramiteak arintzera, aurrez ere Eusko Jaurlaritzak eskatu bezala. Halaber, orain dela bi urte onartutako atun-sektorearen plan estrategikoaz galdetu du Jaurlaritzak, bertan aurreikusitako hainbat inbertsio bete ez diren aldetik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X