Datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argiaren prezioak behera egin du eta urte arteko KPIa %3an mantendu da

Argindarrak % 19 baino gehiago egin du behera estatu espainiarrean otsaileko lehen hamabostaldian.
Argindarra
Argindarra

Kontsumorako Prezioaren Indizeak (KPI) % 0,3 egin du behera otsailean, urtarrileko datuekin alderatuta. Urte arteko tasak, ordea, % 3 izaten jarraitzen du.

INE Estatuko Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datua aurreratuaren arabera, argindarraren prezioaren beherakada azpimarratu du KPI indizeak otsailean izan duen joera azaltzeko.

Argindarraren prezioak % 19 baino gehiago egin zuen behera otsailean estatu espainiarrean. Beraz, fakturak ia % 7 egingo duela behera esan nahi du horrek, Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa duten etxeetan. OMIE operadoreak emandako datuak dira.

Urte arteko KPI indizeak 2012ko urriaz gero izandako tasarik gorenean ekin zion urteari. Otsailean portzentai bera mantendu da. Hori dela eta, erosketa egitea % 3 garestitu da azken urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X