Langileen Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA eta LAB gizarte justuagoa lortzeko neurrien alde, Maiatzaren Lehenean

ELAk botere ekonomikoei eta politikoei “kontuak eskatzeko” autonomia aldarrikatuko du; eta LABk subiranotasunaren alde egingo du, eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzeko helburuarekin.
LABen mobilizazioak iazko maiatzaren 1ean. Argazkia: Efe
LABen mobilizazioak iazko maiatzaren 1ean. Argazkia: Efe

ELAk botere ekonomikoei eta politikoei "kontuak eskatzeko" autonomia aldarrikatuko du Maiatzaren Leheneko ekitaldietan, gizarte "justuagoa" lortzeko helburuarekin.

Horixe adierazi du Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAren idazkari nagusiak Bilbon emandako prentsaurreko batean, maiatzaren 1ean Bizkaiko hiriburuan eta Iruñean egingo dituzten manifestazioetan protagonistak Bizkaiko erresidentzietako langileak izango direla jakinarazi aurretik.

Muñozek azpimarratu du "balio ikaragarri handia" duela "ELA autonomoa izatea erabat" botere politiko eta ekonomikoen aurrean.

Aipatu autonomia hori lan handia eginez lortu dutela gaineratu du, eta, horri esker, "inork" ezin diola esan "sindikatuari zer egin behar duen".

EAJk Aberri egunean egin zien lankidetza eskaintzaren harira, Muñozek esan du ELAk "sekula ez" dituela alderdiekiko harremanak modu "klientelarrean" edukiko.

Izan ere, ELAk uste du "Jaurlaritzak eta hori osatzen duten alderdiek" ez dutela onartzen "lan gatazketan sindikatuak duen kritika sozial jokabidea".

Bestalde, LABek subiranotasunean ikusten du gizarte justuagoa lortzeko giltza, eta horixe aldarrikatuko du, eredu ekonomiko eta sozial berrirako bidea delakoan.

Sindikatu abertzaleak uste du garai berri baten aurrean daudela, Katalunia eta Eskozia "independentziaruntz" doazelako, besteak beste. Testuinguru horretan, uste du "herrialde honetan ere geroz eta gehiago" direla "lan eta bizi baldintzen inguruan erabakitzeko eskubidea nahi dutenak".

LABen Nafarroako bozeramailearen arabera, "aurrerapauso nabarmenak eman dira demokratizazio prozesuan" Foru Erkidegoko gobernu aldaketaren ondorioz, "baina aldaketa soziala praktikan jartzeke dago".

Subiranotasunarekin batera, sindikatuak "oinarrizko aldarrikapenak" izango ditu, tartean "35 orduko lan astea, 1.200 euroko gutxieneko soldata, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, eta zerbitzu publikoak garatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X