18 atxilotu, egile eskubideen iruzurraren aurkako operazioan
Telebista kateetan eskaintzen diren abestien kudeaketan egile eskubideen iruzurra egiten ote den argitzeko operazioa abiatu du gaur Espainiako Poliziak. Hogei atxiloketa inguru egitea eta beste hainbat inputazio egitea aurreikusten dute. Oraingoz, 18 pertsona atxilotu dituzte.
Ikerketako iturriek azaldu dutenez, Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz 16 miaketa eta 20 dokumentazio eskaera egiten ari dira Polizia Judizialeko agenteak SGAEren egoitza nagusian eta hainbat telebista katetan.
Poliziak hainbat telebista kateri egin die informazio eskaria eta horien artean daude: TVE, Telemadrid, Euskal Irrati Telebista (EITB), Gaztela-Mantxako telebista (CMM), Kanaria uharteetako telebista, Aragoiko telebista, Asturiasko telebista (TPA) eta Murtziako telebista (Murcia 7RM).
SGAEri lotutako hainbat lagunen egile eskubideen kudeaketa eta kobrantza jarri dituzte ikerketaren jomugan. Ikerketako iturrien arabera, ustez, beste egile batzuen lan musikalak apur bat moldatzen zituzten beste hainbat konturen artean.
Ikertuek sare moduko bat osatzen omen zuten. Antza denez, kalitate baxuko musika ekoizteaz gain, domeinu publikoko lan musikalei moldaketak egiten zizkieten eta gero horiek erregistratu eta telebistan eskaintzen zituzten.
EiTBren Oharra
Ohar honen bidez, EiTBk jakinarazi nahi du Polizia Nazionalaren Delinkuentzia Espezializaturako eta Biolentziarako Unitateak ireki duen ikerketa batean kolaboratzen ari dela. Fiskaltzaren eskariz ireki den ikerketa horren helburua da telebistetako gaueko tartean emititzen den musikan autore-eskubide paraleloak sortzen zituen sare bat desegitea.
Polizia Nazionala gaurko egunean aurrera eramaten ari den jarduketak direla eta, EiTBk argitu nahi du SGAEn autore-eskubideen erabilera paraleloari buruz ireki den ikerketa batekin lotuta daudela.
Ikerketa horren barruan, EiTBri informazioa eta dokumentazioa ematea eskatu zaio. Hala egiten ari da, agintari eskudunei helaraziz dagokion informazio eta dokumentazio guztia, eta une oro erabateko kolaborazioarekin jokatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Metroko bi zaintzailek Urdulizen jasandako eraso "bortitza" salatu dute
CC. OO. sindikatuak Metro Bilbaori eta enpresa esleipendunari eskatu die plantillari baliabide egokiak emateko "muturreko indarkeria" egoerei aurre egin ahal izateko.
Justiziak errefusatu egin du mediku gazatar bat Sidenorren aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea, eta ez ditu kontuan hartuko Basauriko erregistroak
Akusazio partikularra erretiratu ostean, ezin izango dira Jose Antonio Jainaga eta beste bi zuzendari ikertu genozidio eta gizateriaren aurkako delituen konplizitateagatik. Siderurgia-enpresaren aurkako ikerketa zabalik dago Auzitegi Nazionalean, altzairua Israelgo enpresa bati esportatzeagatik eta hori ustez armamentua fabrikatzeko erabiltzeagatik.
Voloteak txartelen prezioa erregaiaren kostuaren arabera igo eta jaitsi ahal izango du, 14 eurorainoko tartearekin, hegaldia baino astebete lehenago
Fair Travel Promise sistema berri eta aldakorraren bidez gehigarri finko tradizionalak ekidin nahi ditu konpainiak. Hala, airelineak txartelaren behin betiko salneurria erregaiaren prezioaren arabera doitzeko aukera izango du.
Hithiumen inbertsioa Nafarroan gauzatzeko akordioa sinatu dute Chivitek eta Txinako enpresak, Pekinen
Proiektuari esker 405 milioi euro inbertitu eta 700 lanpostu inguru sortuko dira, lehen fasean, Nafarroan, eta bigarren fasean mila lanpostu ere izan daitezke.
Tasa turistikoa Donostian: Hurtadok uste du ezinezkoa dela uda baino lehen ezartzea, eta Mendoza elkarrizketarako prest agertu da
Jon Insausti alkateak Donostiako tasa turistikoa uda aurretik ezartzea mahai gainean jarri ondotik, gaia pil-pilean dago: Javier Hurtado Turismo sailburuak Radio Euskadin adierazi du ez duela uste bideragarria denik 2027a baino lehen ezartzea, epe teknikoak direla eta. Bien bitartean, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadi Irratian esan du Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaidatuko dutela, akordio batera iristeko.
Abian da errentaren kanpaina Bizkaian: % 70ek "itzultzeko" emaitza izango dute, zergadunen alde
Ekainaren 30era arte luzatuko da epea, eta Foru Ogasunak 683.000 errenta-aitorpen inguru aurkeztea aurreikusten du.
Osakidetzarako lan-eskaintzaren lehen probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira
Aurreko deialdiekin alderatua, badira zenbait berritasun: besteak beste, probaren nota gorde ahalko da, eta test motako azterketa bakarra egingo da. Guztira, 5.425 lanpostu eskainiko dira, eta 2.160 berriak izango dira.
Sindikatu eta abokatuek langileak "finko" egin ditzatela eskatu dute, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpenaren ondoren
Auzitegi Gorenari dagokio orain mahai gainean dituen auziak ebaztea eta Europako ebazpena nola bete behar den zehaztea. Interinok Taldea sindikatuak eta auzia bultzatu duen abokatuak kontratu finkoak izatea ezinbestekotzat jotzen dute. ELAk Gobernuaren “borondate politiko eza” agerian gelditu dela salatu du.
Espainiako Gobernuak dio Europako Justiziaren epaiak ez duela behartzen langile interinoak zuzenean finko bihurtzera
Astearte honetan argitaratutako epai batean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du ez dela nahikoa Espainiak interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea. Espainiako Gobernuak, bien bitartean, berretsi egin du langileen behin-behineko kontratuen kopurua murrizteko konpromisoa duela, eta nabarmendu du 419.756 plaza egonkortu dituela dagoeneko.
Inflazioa % 3,4koa izan da martxoan Euskadin, eta % 3,5ekoa Nafarroan, petrolioaren prezioaren ondorioz
Martxoko inflazioa Espainiako Estatuan uste baino hamarren bat altuagoa izan da, erregaien prezioen gorakadak eraginda.