Sindikatu eta abokatuek langileak "finko" egin ditzatela eskatu dute, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpenaren ondoren
Auzitegi Gorenari dagokio orain mahai gainean dituen auziak ebaztea eta Europako ebazpena nola bete behar den zehaztea. Interinok Taldea sindikatuak eta auzia bultzatu duen abokatuak kontratu finkoak izatea ezinbestekotzat jotzen dute. ELAk Gobernuaren “borondate politiko eza” agerian gelditu dela salatu du.
Langile interinoen protestak. Artxiboko argazkia.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) langile interinoei buruz atera duen ebazpenaren ondoren, langileen ordezkariek hainbat erreakzio kaleratu dituzte. Alde batetik, ELA sindikatuaren ustez, Europak agerian utzi du berriz ere Espainian "borondate politiko falta" dagoela sektore publikoan behin-behineko kontratuarekin diharduten langilen kopurua murrizteko. Bestetik, Interinok Taldeak eta auzia bultzatu duen abokatuak egoera horretan dauden langileek kontratu finkoa izan dezatela eskatu du.
Interinok Taldea sindikatuak balorazio positiboa egin du. Egoitz Markaida Rivero bozeramailearen hitzetan, egoera horretan dauden langileen kontratuak "finko egitea ezinbestekoa" da.
Argitaratutako ohar batean, ELAk adierazi du auzitegiaren epaiak argi utzi duela indarrean dagoen araudia "Europako legediaren aurkakoa" dela, eta berretsi egiten duela sindikatuak "urte luzez salatu izan duena". Azaldu duenez, alde batetik, orain arte hartutako neurriek "ez dute bermatzen" langile horiek finko egitea, eta, era berean, "ez dute eragozten egoera hori berriro errepikatzea". ELAren iritziz, EBJAren arabera, mugagabe ez-finko bihurtzeak "aldi baterako lan-harremana mantentzea dakar, eta, beraz, prekarietate-egoera".
Bestalde, ELAk azaldu duenez, "gaur egun, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da mobilizatzen jarraitzea", Europako auzitegiek ez dutelako langile horien kontratuak automatikoki finko egitea aginduko. Gogorarazi duenez, "77.000 aldi baterako langile baino gehiago daude Hego Euskal Herrian", eta kopurua % 35etik gorakoa da, "Iceta Legeak ezartzen zuen % 8tik urrun".
Izan ere, EBJAren epaiaren ondoren, Auzitegi Gorenak zehaztu beharko du zein den ebazpen hori betearazteko figura egokia, eta berak erabakiko du interinoak finko bihurtu behar diren edo beste figura bat erabili behar den. Alde horretatik, ELAk gogora ekarri du Gorenak "azken urteotan epai ugari eman dituela kontrako zentzuan".
Hala ere, aldi baterako langile publikoen hainbat elkarteren ordezkari eta EBJAren aurrean auzia bultzatu duen Javier Arauz de Robles abokatuak ziurtatu duenez, Europako Auzitegiaren epaiak esan nahi du Espainiako Gobernuak legeak egin beharko dituela aldi baterako kontratuen gehiegikeriaren biktima diren enplegatu publikoak finko bihurtzeko.
Arauz de Roblesek "desagertuko" den finkoaren figura erabiltzea proposatu du "bitarteko irtenbide" gisa. Azaldu duenez, trantsizioan asko erabili zen, eta karrerako funtzionarioen eskubide berberak dituen lan-figura juridikoa da. Horrela, bitarteko lanpostua iraungi beharreko kontratua duen finko batek beteko luke erretiroa hartu edo jarduera eten arte (borondatez), eta une horretan plaza enplegu publikoaren eskaintzan sartuko da.
Abokatuaren iritziz, epaia "irmoa" da eta ez du alternatiba juridikorik eskaintzen kontratu finkoaz gain. Beste aukera bat izango litzateke langileei zehaztu gabeko kopuruko kalte-ordainak ematea eta, legeak ez betetzeagatik Europatik iritsiko liratekeen zigorrak bere gain hartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.