Espainiako Gobernuak dio Europako Justiziaren epaiak ez duela behartzen langile interinoak zuzenean finko bihurtzera
Astearte honetan argitaratutako epai batean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du ez dela nahikoa Espainiak interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea. Espainiako Gobernuak, bien bitartean, berretsi egin du langileen behin-behineko kontratuen kopurua murrizteko konpromisoa duela, eta nabarmendu du 419.756 plaza egonkortu dituela dagoeneko.
Espainiako Gobernuaren arabera, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak astearte honetan langileen behin-behineko kontratuen inguruan argitaratu duen epaia "argigarria" baino ez da, eta adierazi du ez dituela inondik inora behartzen sektore publikoko langile interinoak zuzenean langile finko bihurtzera. Espainiako Auzitegi Gorenak hartu beharko du orain azken erabakia.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) gaur ebatzi duenez, Espainiako Administrazioarekin aldi baterako kontratuak kateatu dituzten interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea ez da neurri nahikoa abusu horiek zigortzeko, "aldi baterako lan-harremana izatea dakarrelako" eta langilearen "prekarietate-egoera" ez delako hobetzen. Europako Justiziaren arabera, "mugagabe ez-finkoaren figura" ez da nahikoa Administrazioak interinoekin darabilen gehiegikeriazk jokabidearen aurrean.
Madrilgo Erkidegoko langile baten egoeratik abiatu zen auzia. Langileak aldi baterako sei kontratu kateatu zituen 2016tik. Espainiako justiziak abusua aitortu zuen, eta langile mugagabe egin zuen, baina langileak eskatzen du finko egin dezatela.
Auzia Espainiako Auzitegi Gorenaren esku dago orain, eta hark hartu beharko du azken erabakia.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.