Bankiak BMN beretu du, eta 825 milioi euroan balioztatu du operazioa
Bankiak Banco Mare Nostrumekin (BMN) berori beretzeko akordioa itxi duela iragarri du gaur. Horren arabera, banku horren akziodunei Bankiaren 205,6 milioi akzio berri emango dizkiete; izan ere, 825 euroan balioztatu du Bankiak BMN.
Bankiak gaur kaleratutako ohar batean dioenez, bere kapitalaren % 6,7 Bankiako akziodunen esku geldituko da, operazioa burututakoan. Akzio likidoak izango dira, burtsan salerosiko dira eta dibidenduak eragingo dituzte.
Operazioak “Bankia espainiar merkatuko laugarren entitate gisa indartu du”, eta “finantza sistemarako aurreikuspenak positiboak diren une batean etorri da, negozioa hazi egingo baita eta interes tasen eboluzioa ere onuragarria izango baita”.
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak azpimarratu du Bankia prest dagoela hazkunde fase bat abiatzeko, eta BMN beretu izanak lagundu egingo die horretan, orain arte presentzia “oso mugatua” zuten lurralde “oso dinamiko” batzuetan ezarri ahal izango baitira.
Bestalde, Carlos Egea BMNren presidentearen esanetan, fusioa “operazio onuragarria da akziodun, langile eta bezeroentzat”; izan ere, “BMN herrialdeko laugarren finantza taldean sartuko da, oso erakunde kaudimendun, eraginkor eta errentagarrian”.
Zure interesekoa izan daiteke
100 mila pertsonak baino gehiagok eman du izena Osakidetzako LEParen lehen fasean
Orain arteko prozesuetan inoiz izan den izen-emate kopururik handiena izan da. Fase honetan 9 kategoriatarako lanpostuak eskaini dira, besteak beste, administrari, erizain eta zeladore postuak. Azterketak ekainean izango dira.
Torres beldur da Tubos Reunidosen edo Tubacexen bezala ez ote duen Irango gerrak beste batzuengan ere eragingo
Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak adierazi duenez, Iranen gatazkak bere horretan jarraitzen badu, eragina izango du "ziurrenik" euskal industrian; Tubos Reunidosko EEEa eta Tubacexen etor litekeen aldi baterako erregulazioko espedientea, kasu. Izan ere, Torresen hitzetan, "euskal industria sektorea oso lotuta dago nazioarteko merkataritza horrekin eta egoera energetikoarekin".
Euskal unibertsitate-tituludunen % 78k Euskadin jarraitzen dute; Lanbide Heziketaren kasuan, % 94k
Unibertsitateko tituludunen artean, % 22 Euskaditik kanpo ateratzen dira, baina gehienak "arrazoi pertsonalengatik" ateratzen dira, 'Talentu-ihesa Euskadin' diagnostiko-txostenaren arabera.
Bruselak energiari buruzko neurriak aurkeztu ditu: argindarraren zergetan beherapenak, baina telelanik ez
Europako Batzordeak berehalako laguntzak proposatu ditu, elektrifikazioa bizkortzeko eta erregai fosilekiko mendekotasuna murrizteko egiturazko neurriekin.
Lufthansak 20.000 hegaldi bertan behera utziko ditu urrira arte, erregaia aurrezteko
Lufthansa taldeak jakinarazi duenez, neurriaren bidez 40.000 tona keroseno aurreztuko dituzte. Izan ere, Irango gerra hasi zenetik bikoiztu egin da erregai horren prezioa.
Tubacexen zuzendaritza neurriak hartzea aztertzen ari da, Ormuzko itxierak lan karga jaistea eskarri duelako
Tubacexek lantegiak ditu Laudion eta Amurrion, eta ez du baztertzen aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aurkeztea.
ELAk eta LABek salatu egin dute etxebizitzaren arloko premiazko neurrien dekretuak jabeei egiten diela mesede
Tentsio handiko eremuetan alokairurako erreferentziazko prezioen indizeari dagokionez, zentralek uste dute "prezioen igoera sendotzen" laguntzen duela. "Igoerei muga jartzen zaien arren, prezioek gora egiten jarrai dezakete", esan dute.
Espainiako aire sektoreko patronalak dio erregai hornidura nahikoa izango dela udarako
Aurreikuspenen arabera, iazko datuekin alderatuta, bidaiari kopurua % 5,7 haztea espero dute Espainiako aire konpainiek uda honetan. 260 milioi euroko fakturazioa espero dute.
Esportazioek behera egin dute Hego Euskal Herrian, energiaren prezioen jaitsierak eta automobilgintzaren eraginak bultzatuta
Euskadik eta Nafarroako kanpo-merkataritzako salmentak murriztu egin dira otsailean, % 5,9 eta % 7,7, hurrenez hurren, urteko kopuru metatuari erreparatuta. Merkataritza-saldoak, ordea, positiboan jarraitzen du bi lurraldeetan.
20.000 enplegu baino gehiago sortzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak onartutako 2025-2027 Enplegu Planak
Hiru urterako planak Eusko Jaurlaritzaren, foro aldundien eta toki erakundeen arteko koordinazioa indartu nahi du, baita gizarte eta Ekonomia eragileekiko lankidetza ere.