Abiadura Handiko Trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sustapen Ministerioak atzera bota du Nafarroak AHTaz egindako proposamena

Nafarroako Gobernuak egindako proposamena "onartezina" dela esan du, AHTa ez litzatekeelako adostutako epeetan eraikiko.
aht_
aht_

Espainiako Sustapen Ministerioak atzera bota du Foru Gobernuak Abiadura Handiko Trena (AHT) Nafarroan eraikitzeko egin dion proposamena, hasiera batean adostu zituzten epeak ez betetzea ekarriko lukeelako.

Bi gobernuetako ordezkariek bilera egin dute arratsaldean Madrilen, AHTari buruzko hitzarmena aztertzeko. Han izan da Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordea.

Bilera amaituta, Nafarroako Gobernuaren planteamendua "onartezina" dela esan du Sustapen Ministerioak, "adostutakoarekin zerikusirik ez duelako, negoziazioaren parte ez ziren gaiak atera direlako eta AHTa Nafarroara iristeko bidean urtebete galtzea eragingo lukeelako".

Ohar batean azaldu duenez, Sustapen Ministerioa prest azaldu da Foru Gobernuaren proposamena aztertzeko, "betiere lanak adostutako epeetan egingo direla bermatuz gero".

"AHTaren hitzarmena eta Nafarroako Itun Ekonomiko berriaren onarpena lotzen dira proposamen horretan, eta hori inoiz ez da negoziazioaren parte izan; are gehiago, bi hitzarmen ezberdin dira, eta bata bestearekin lotzeak egitasmoa asko atzeratzea eragingo luke", kritikatu du.

Horrez gain, Alesbes-Azkoien eta Azkoien-Erriberri tarteak urtea amaitu aurretik esleitzea ezinbestekotzat jo du Estatuak, lanak 2018an hasteko, eta horri uko egiteko prest ez dagoela erantsi du.

Nafarroako Gobernuak ohartarazi du ezingo duela akordio hori bete, besteak beste, 2018ko aurrekontutik ez dutelako AHTa eraikitzeko lanetara dirurik bideratuko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X