Gutxieneko soldata 2020an 850 eurora arte igotzea adostu dute
Lanbide arteko gutxieneko soldata 2020an 850 eurokoa izatea adostu dute gaur Fatima Bañez Enplegu ministroak, patronalak eta sindikatuek.
Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin eta Juan Rosell eta Antonio Garamendi CEOEko eta Cepymeko presidenteekin bildu ondoren, Bañezek jakitera eman duenez, bileran lanbide arteko gutxieneko soldata 2018an % 4 igotzea adostu dute, 14 ordainsaritan 735,9 eurora arte. Gutxieneko soldata 707,6 eurokoa da egun.
Horrekin batera, 2020an gutxieneko soldata 850 eurokoa izateko “igoera progresibo” bat adostu dute aldeek. Igoeraren erritmoak datozen egunetan aztertuko dituzte.
2020an 850 eurotara heltzeak, urtean 11.900 euro, 2017ko gutxieneko soldatarekin alderatuta % 20ko igoera suposatuko luke, eta ia % 30ekoa 2016koarekin konparatuta.
2018ko % 4ko igoerak 533.978 langileri eragingo die, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean afiliatutako % 3,5i, Bañezek azaldu duenez.
Emakumeak, atzerritarrak eta kualifikazio gabekoak
Errege-dekretu proiektuko memoriaren arabera, gutxieneko soldataren igoerak emakumeei, atzerritarrei eta kualifikaziorik gabeko langileei eragingo die gehienbat, aldi baterako kontratuak eta lanaldi partzialak dituztelako.
2018rako gutxieneko soldata egunean 24,53 eurotan finkatzen du dekretuaren zirriborroak, hilero 735,9 euro eta 10.302 euro urtean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.