Sagarrondoak eguzki plaken azpian: Sagardo sagarrak ekoizteko lehen instalazio fotovoltaikoa jarriko dute Gasteizen
Iberdrolaren proiektu aitzindaria da, eta energia elektriko berriztagarria ere ekoitziko du. Egitura berri horrek sagarrondoei itzala emango die, sagarraren kalitatea hobetuz.
Eguzki plaken azpian haziko diren sagarrondoak izango ditu Gasteizek; izan ere, Euskadiko lehen instalazio fotovoltaiko adimenduna eraikiko dute bertan, sagardoa egiteko sagarrak landatzeko. Asmoa da energia elektriko berriztagarria ekoiztea.
Ibedrola konpainiak eman du astearte honetan ekimenaren berri, berak garatuko baitu Euskal Autonomia Erkidegoan aitzindaria izango den proiektu hori, eta Kuartango sagardotegia izango da ustiaketaz arduratuko dena.
Instalazioa Gasteizko Udalak utzitako lurretan kokatuko da, eta 900 kilowatt baino gehiagoko potentzia izango du. Eguzki-plakak sagarrondoen gainean jarriko dira, 4 bat metroko altueran, arkupedun egitura batean.
Powerful Tree euskal enpresa arduratu da adimen artifiziala erabilita, ahalik eta eguzki-plaka eraginkorrenak diseinatzeaz. Hala, sustatzaileek adierazi dutenez, plaka horiek, energia hornitzeaz gain, itzala sortuko dute, zuhaitzak klima txarretik babestuz, lurzoruaren eta laborantzaren kalitatea hobetuz eta uraren erabilera murriztuz.
Arkupedun egitura nagusiari kable tenkatuen diseinu berria gehituko zaio, ibilgailuen joan-etorri librea ahalbidetzeko eta instalazioaren mantentze-kostuak murrizteko.
Gainera, modulu fotovoltaikoek bi aldeetatik lan egingo dute, sagarrondoen beharretara egokitu ahal izateko, eta panelen itzalaren bidez eguzkiaren eta tenperaturaren eragina erregulatzeko.
Proiektua Basaldea nekazaritza-enpresa ekologikoen zentroan integratuko dute, nekazaritza-enpresen hazitegi batean. Bertan, nekazaritza ekologikoko ustiategi berriak sustatzeko lurrak eta ekipamendu komunak jartzen dira ekintzaileen eskura, eta, aldi berean, laboreen zuzeneko salmenta-puntua da.
Iberdrolak beste proiektu agrovoltaiko adimendun batzuk garatu ditu. Lehenengoa 2022an jarri zen martxan Gonzalez Byass eta Grupo Emperador mahastietan, Toledoko Guadamur herrian.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.