Turista eta ostatu-gau gehiago uztailean, EAEko hoteletan
Aurtengo uztailean, mundu zabaleko hainbat herritako bisitarien kopuruak gora egin du, eta Espainiako Estatutik etorritakoen kopuruak, ordea, behera. Bestalde, 2025eko lehen zazpi hilabeteetan, sarreren eta ostatu-gauen kopuruak handitu dira, % 4,0 eta % 4,8, hurrenez hurren.
Turistak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletako sarrera-kopurua % 1,5 hazi da aurtengo uztailean, eta gaualdiak % 2,3, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak ostegun honetan zabaldutako datuen arabera.
Zehazki, hoteletako sarrerak 392.794 izan dira uztailean, eta gaualdiak, 837.143.
Mundu zabaleko turista-kopuruak gora egin du, eta Espainiako Estatutik iaz baino turista gutxiago etorri dira.
Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Araban, 50.634 sarrera eta 110.164 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, aurreko urtean baino % 8,6 eta % 2,1 gutxiago, hurrenez hurren.
Bizkaian, guztira, 182.820 sarrera eta 360.833 ostatu-gau izan dira, % 5,2 eta % 3,2 gehiago.
Gipuzkoan 159.340 sarrera zenbatu dira 2025eko uztailean, hau da, 2024ko uztailean baino % 0,9 gehiago, eta 336.146 ostatu-gau, aurreko urteko hilabete berean baino % 2,8 gehiago.
Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak % 7,7ko igoera izan du Bilbon aurreko urteko uztailarekin alderatuta, eta Donostian % 1,6ko jaitsiera izan du, eta Gasteizen, % 11,9koa. Ostatu-gauen kasuan, Gasteizen % 3,7 jaitsi dira eta Bilbon, berriz, % 5,5 igo dira, eta Donostian, % 0,1.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako