Kontsultaldiaren bukaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurretiko 33 erretiro eta 8 kaleratze adostu dituzte Bergarako Arcelor Mittalen

Zuzendaritzaren proposamena erreferendumean onartu zuten langileek, abenduaren 18an. Aldeko 96 boto jaso zituen eskaintzak. 96 beharginek parte hartu zuten bozketan; guztira, 150 dira lantegian.
Arcelor Mittaleko Zumarragako (Gipuzkoa) lantegia. Artxiboko irudia: EiTB
Arcelor Mittaleko Zumarragako (Gipuzkoa) lantegia. Artxiboko irudia: EiTB

Gatazka kolektiborako prozeduraren negoziazio batzordeak eta enpresako zuzendaritzak akordioa itxi dute Bergarako (Gipuzkoa) Arcelor Mittalen. Horrela, 33 langilek aurretiko erretiroa hartuko dute, eta beste zortzi kaleratze boluntario izango dira lantegian.

Arcelor Mittalek agiri batean azaldu duenez, gaur sinatu dute akordioaren azken akta, eta horrela 2017ko urriaren 24an hasitako kontsultaldia bukatu da.

1956 eta 1959 artean jaiotako 33 langilek aurretiko erretiroa hartuko dute. Gizarte Segurantzako kotizazioaz gain, ordainsariaren % 85 jasoko dute konpainia uzten duten unetik behin betiko erretiroa hartzeko urtebete falta den egunera arte.

Akordioaren arabera, zortzi kaleratze boluntario izango dira lantegian, dagozkien kalte-ordainekin. Horretarako prest dauden beharginek urtarrilaren 20ra arteko epea dute boluntario aurkezteko. Edozein kasutan, eskakizun bakoitza onartzeko eta ukatzeko azken hitza enpresak izango du.

Aldez aurretik, orain adostutako akordioa, zuzendaritzaren proposamena, erreferendumean onartu zuten langileek, abenduaren 18an. Aldeko 96 boto jaso zituen eskaintzak. 96 beharginek parte hartu zuten bozketan; guztira, 150 dira lantegian.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X