Greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko TAOko langileak, negoziatzeko prest baina 'xantaiarik gabe'

Lau urtetan soldata % 12 igotzeko proposamena egin die zuzendaritzak beharginei, baina batzordeko presidenteak azaldu duenez, “hitzarmeneko eskubideak murriztearen truke” denez errefusatu dute.
Bilboko TAOko langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko TAOko langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE

Bilboko TAOko enpresa-batzordea emakidadun enpresarekin negoziatzeko prest agertu da, baina “xantaiarik, mehatxurik eta hitzarmenaren murrizketarik gabe”. Zentzu horretan, “lehentasun nagusia” kaleratutako zazpi lankideak berriz lanera itzultzea izango dela argi utzi du.

Urtarrilaren 2an hasitako greba mugagabearen jarraipena % 99koa izaten ari dela esan du Javier Escobar enpresa-batzordeko presidenteak. Zortzi pertsona bakarrik ari dira lanean, erantsi duenez.

Era berean, “bi edo hiru egunen buruan” makina gehienak itzali egingo direla gogorarazi du Escobarrek; izan ere, bateriarik gabe geratuko dira eta berriro martxan jartzeko lanean behargin nahikorik ez dago.

Lau urtetan soldata % 12 igotzeko proposamena egin die zuzendaritzak beharginei, baina Escobarrek azaldu duenez, “hitzarmeneko eskubideak murriztearen truke” denez errefusatu dute. “Askoz gutxiagorekin konformatuko ginateke, baina murrizketarik gabe”, gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X