Bizkaiko Ogasunaren diru bilketak % 11,7 egin du gora, aurreikuspenak gaindituta
Bizkaiko Ogasunak 7.500,5 milioi euro bildu ditu iaz adostutako zergen ordainetan, aurreko ariketan baino % 11,7 gehiago. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiko agintariek egindako aurreikuspenak gainditu dituzte.
Erakundeak gaur ohar batean jakinarazi duenez, 2016an baino 758,3 milioi euro gehiago bildu dituzte diru-sarrera fiskaletan.
2016ko urrian egindako aurreikuspena (6.990,9 milioi euro) baino % 7,3 gehiago bildu dute guztira. Aurreikuspen horretan oinarritu zen Foru Aldundia 2017ko aurrekontua egiteko. Era berean, 2017ko urrian egindako azken aurreikuspenaren (7.448,1 milioi euro) gainetik dago bilketa, % 0,7 gehiago, hain zuzen.
Foru Ogasunak bildutako 3.513 milioiak zerga zuzenetatik etorri dira, 2016an baino % 7,4 gehiago.
PFEZaren diru-sarrerak % 5,7 egin du gora, 2.675,1 milioi eurorekin. Enpresek ordaintzen duten Sozietate-zergetatik 652,9 milioi euro jaso ditu Aldundiak, % 8,7 gehiago.
Bestalde, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergen diru-sarrerek % 5,6 egin dute gora; Ondarearen bilketarenak, berriz, % 8,1.
Bizkaiko Foru Aldundiak azaldutakoaren arabera, zuzeneko bilketak ere gora egin du % 2,8 (2.898,1 milioi euro), BEZari eta zerga bereziei dagozkien doiketak egin ostean.
Barne doiketa horiek 960,9 milioi euro gehiago izan dira 2017an: 224,4 milioi Arabarentzat izan dira, eta 736,5 milioi Gipuzkoarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.