Enplegua ez ezik behin-behinekotasuna ere igo da, EHUk ohartarazi duenez
2017an, pertsona okupatuen kopurua igo da Euskadin, eta langabeenak, aldiz, behera egin du, "2016ko datuekin alderatuta, ia bikoitza"; hala ere, aldi baterako kontratazioak ere nabarmen egin du gora (hiru puntu), eta % 26an kokatu da. Horixe dio Euskal Herriko Unibertsitateak egindako "Euskadi 2017 Lan Txostenak".
Ikerketa Sara de la Ricak aurkeztu du, alegia, haren zuzendariak; bertan nabarmentzen dutenez, emakumezkoen okupazioak bereziki eragin du enpleguaren gorakada (ia 14.000 okupatu gehiago izan dira); orain arte, susperraldia hasi zenetik, emakumezkoen lanak ez du eman izan hauek bezalako datu onik.
Ondorioztatzen du, besteak beste, Euskadi Estatuko buruan dagoela, iraupen luzeko desenpleguari dagokionez; izan ere, hiru puntuko beherakada izan du, baina beherakada hori Estatuko beste hainbat autonomia-erkidegotan izandakoa baino txikiagoa da, ikerketaren zuzendariaren esanetan.
Hain zuzen ere, mugagabeko kontratazioak % 2 egin du behera, gizonezkoen artean, 2017an, eta aldi baterakoak gora egin du, bereziki emakumezkoetan (% 18; gizonezkoetan, % 14).
Sara de la Ricak esan duenez, behin-behinekotasunak, Euskadin, Europako beste hainbat herrialdetako datua gainditzen du, nabarmen gainera.
De la Ricak onartu duenez, baliteke enpresariek arrazoia izatea argudiatzen dutenean, aldi baterako kontratazioaren alde egitean, ez dagoela segurtasun juridiko handirik kaleratze-arrazoiei dagokienez. Irakaslearen iritziz, kontratuen kaleratzeen kostuak parekatzeak ere egingo luke behin-behinekotasunak erakartasuna gal zezan.
Herritarren % 50,4 lanean ari da, BAIren arabera
BAI Biztanleria Aktiboaren Inkestak dioenez (txostenak ere islatzen du datua), 3.700 pertsona heldu gehiago erregistratu dira EAEn 2017an, 16 urtetatik gorakoen artean 1.818.500 pertsonatako kopurura iritsita. Honako hau da lan banaketa: % 50,4a lanean da, % 43,7a ez-aktiboa da (hau da, ez dabil lanean, eta ez dabil lan bila, hainbat arrazoirengatik) eta gainerakoa, % 5,9a, langabea. Azken hamabi hiletan, ez-aktibotasunaren portzentajea egonkor ibili da, eta okupazioaren mailak pixka bat gora egin du (puntu bat baino gutxiago), langabetuen eraginari hozkatxo bat kenduta.
Kopuru absolutuetan, azken hamabi hiletan, BAIk 13.800 langile gehiago erregistratu ditu, 17.900 langabetu gutxiago eta 7.900 pertsona ez-aktibo gehiago; azken horiek dira lanik ez dutenak eta lan bila ari ez direnak, bai ikasten ari direlako, bai erretiroa hartuta daudelako edo, egoera hauetan egon gabe, lanik ez dutenak eta lanik bilatzen ez dutenak (animorik gabeko langabetuak, etxeko lanean ari diren pertsonak, edo beste batzuk).
Bai langileen gorakada baita langabetuen jaitsiera ere nabarmen handiagoa da, duela urtebete behatutakoarekin parekatuz gero. Honetara, berretsi egiten da Euskal Autonomi Erkidegoaren lan egoera hobea dela, termino agregatuetan, eta tinkoago egiten du, 2016an baino.
Euskal Autonomia Erkidegoak 915.900 landun ditu, dio txostenak. Aurtengoan, emakumeen pisua gehitu egiten da langabetuen artean. Horixe, EHUren esanetan, itxaropenerako datua da emakumeentzat; izan ere, enplegua berreskuratzen hasi zenetik, emakumezkoak pisua galtzen ari ziren etengabe landunen artean. Ikerketak dioenez, irudi lezake enpleguari zegozkion jarduera dinamikoek profil maskulinoagoa zutela. Izatez, azken hamabi hil hauetan, BAIren arabera, gizonezko enplegatuen kopurua 480.000tatik 482.700etara gehitu da; berriz, emakume enplegatuen kopurua 422.100etatik 433.200etara hazi da. Ondorioz, euskal erkidegoko enpleguaren guztirako gehikuntza, azken hamabi hiletan, emakumezkoena izan da, bereziki.
Populazio landuna gaztetu da, arin bada ere; izan ere, 25 urtetik beherakoek presentzia handiagoa dute landunen artean. Gero eta handiagoa da, halaber, goi-mailako hezkuntza duten lagunen kopurua, langileen artean, azten urteotako ildoari jarraituta; nekazaritza, aldiz, ia desagertu da, enpleguari dagokionez; hain zuzen ere, enpleguaren % 1 baino gutxiago da, EHUren esanetan.
Gehiegizko prestakuntza, langile berrien artean
Adituak ez du baztertu, horrez gain, langile berrien artean gehiegizko prestakuntza ere egotea; izan ere, lan-merkatuan sartzen direnek, askotan, soldata oso baxuak izaten dituzte.
Industrian, langileen kopuruak orain artekoari eutsi dio (ia % 23), bai eta eraikuntzan ere (% 5); zerbitzuetan gora egin du (% 71ra, 69tik). Nekazaritzan, aldiz, behera egin dute (1,7tik, 0,8ra).
Euskadin, Nafarroan bezala, langabezia-tasak gainerako autonomia-erkidegoetan baino datu hobea ematen du; izan ere, % 10,6an kokatu da 2017an (2016an % 12,5ekoa zen).
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Ignacio Perez Iglesias: "Kezkatuta eta triste nago"
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek adierazi duenez, "behar dena" hitz egiteko prest dago, baina EHUn gauza handiak egiteko aukera paregabea galtzen ari dela uste du.
Euskal kofradiek Kofradia Basque Seafood sortu dute, baxurako arrantza modernizatzeko
Bizkaiko eta Gipuzkoako federazioek, Hazilur sozietate publikoarekin batera, Kofradia Basque Seafood enpresa eratu dute, Ondarroan. Nobedade nagusien artean, laugarren eta bosgarren gamako produktuen lerro bat garatuko du konpainiak, arraina xerratu, ontziratu eta kozinatzeko moduan elaboratzeko.
Eusko Jaurlaritzak inoizko partidarik handiena bideratuko du 2026an etxebizitza sustatzeko: 596 milioiko inbertsioa, 3.669 etxebizitza egiteko
Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak 2026rako kontuak aurkeztu ditu, aurreko urtean baino % 14 altuagoak. Denis Itxaso sailburuak iragarri du 1.700 etxebizitza babestu baino gehiago eraikiko direla, eta Visesa baliabide propio gisa onartuko dutela.
3.346 milioiko aurrekontua aurkeztu du Hezkuntza Sailak, langileen arlora eta inklusio-programetara bideratutakoa nabarmenduz
Begoña Pedrosak "funtsezko zerbitzu publikoak indartzea" bilatzen duten kontuak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, "herritarren benetako arazoetan arreta jarriz".
Imanol Pradales: "EHUk ez du inoiz hainbeste baliabide izan"
Lehendakariak adierazi du EHUren aurrekontua % 6,9 handituko dela 2026an. Horrez gainera, 2025ean % 5,2ko igoera izan duela esan du eta, beraz, bi urteren buruan ohiko aurrekontua % 12 handitu dela azpimarratu du.
Bengoetxeak instituzioek EHU errespeta dezaten eskatu du, eta premiazko bilera galdegin dio lehendakariari
Horrela erantzun dio Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak Perez Iglesias sailburuari, Eusko Legebiltzarreko agerraldian ukatu egin baitu unibertsitate publikoak behar baino diru gutxiago jasotzen duenik. Iglesiasen hitzetan, 2026rako esleitutako aurrekontua "zifra errekorra" da.
Horrelakoa izango da Bekadunen Estatutu berria: gastuak konpentsatzea, praktikaldiak mugatzea eta enpresei kontrol gehiago egitea
Espainiako Gobernuak Bekadunen Estatutuaren aurreproiektua onartu du, prestakuntza praktikoan daudenen eskubideak bermatzeko.
Petronorreko langileek greban jarraitzen dute eta aldagelen kontua ukatu dute
Hori jakinarazi dute batzordearen ordezkariek Kutxabankek Bilbon dituen bulego orokorren aurrean deitutako langileen kontzentrazioan. Beharginek akordioa atzera bota dute eta auzitegietan argituko da afera.
Eusko Jaurlaritzak EHUrekin duen "konpromiso irmoa" azpimarratu du Perez Iglesiasek
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak EHUri 2026an egingo dion ekarpen arrunta 339 milioi eurokoa da, aurtengo urtean baino % 6,9 gehiago bideratuta. Eta azaldu du unibertsitate publikoari esleitutako diru kantitatea inoizko handiena dela.
Urrian, langabezia-tasa % 0,60 igo da EAEn, eta % 2,04, Nafarroan, iraileko datuekin alderatuta
2024ko urriko datuen aldean, ordea, 888 langabe gutxiago (% 0,82) daude EAEn, eta 1.129 gutxiago (% 3,75) Nafarroan. Bestalde, irailetik urrira, afiliazio-kopurua % 1,32 hazi da EAEn, eta % 0,89, Nafarroan.