AHTaren Miranda-Logroño zatia Gaztela eta Leondik igarotzea defendatu du Jaurlaritzak
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Miranda de Ebro eta Logroño arteko ibilbideak Gaztela eta Leondik igaro beharko luke, ez Arabako Errioxatik, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Are gehiago, autonomia erkidego horri mesede egingo liokeela argudiatu du.
Atzo, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarreko batzordean, Eusko Jaurlaritzak Miranda de Ebro eta Logroño arteko azpiegitura horri buruz duen iritzia azaltzeko.
Espainiako Gobernuak lau ibilbide posible jarri ditu mahai gainean tarte horretarako, eta horietako bi Arabako Errioxatik pasatzen dira.
"Euskal Y"a Iruñearekin eta Castejonekin lotzea da Jaurlaritzaren lehentasuna, gero handik Mediterraneoko ardatzarekin bat egiteko, Tapiaren esanetan.
Miranda eta Logroño arteko zatia, ostera, "ez da oinarrizkoa"; beraz, "bigarren mailakoa da". Jaurlaritzaren arabera, Espainiako Ministerioak uste badu egin beharrekoa dela eskumena berea da eta berari dagokio azken erabakia. "Hala ere, lau ibilbide posible daudela aintzat hartuta eta batez ere Castejon, Logroño eta Gaztela eta Leoni mesede egingo liokeela kontuan hartuta, Gaztela eta Leondik igarotzea litzateke logikoena", nabarmendu du Tapiak.
Tapiaren hitzetan, hori esan zion Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroari urtarrilaren 9an.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek borondatezko bajetara atxikitzeko aukera eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosen lege iruzurrez egindako 42 eta 47 behin-behineko kontratu zeudela ikusi zuen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langile horiek. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.