LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bridgestoneko langileek astebeteko greba abiatu dute

Enpresa batzordeak soldata igoera eskatzen dio zuzendaritzari. Bizkaian, Basauri eta Usansoloko lantegietako 1.100 behargin daude grebara deituta.
Bridgestoneko lantegia Basaurin. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Bridgestoneko lantegia Basaurin. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

Bridgestoneko enpresa batzordeak astebeteko greba deitu du gaur hasi eta otsailaren 19ra arte, soldata igoera eskatzeko. Guztira, 2.700 langile daude grebara deituta Kaponiako multinazionalak Espainiar Estatuan dituen lantegietan, Kantabrian, Burgosen eta Bizkaian. Horietatik 1.100 behargin daude Basauriko eta Usansoloko lantegietan.

UGT sindikatuak eta Bridgestoneko sindikatu independenteak (BUB) osatzen dute enpresa batzordea, eta kasu honetan UGTk egin du grebarako deialdia. Langileen gehiengoak babestu du greba deialdia eta, horrez gain, kontzentrazioak egitea ere erabaki dute.

Hitzarmena berritzeko negoziazioetan soldata igoerari buruz hitz egiteari uko egin izana salatu dute grebaren deitzaileek. Horien esanetan, aurrez CCOOrekin sinatutako hitzarmeneko puntu guztiak negoziatzeko konpromisoa hartu zuen enpresak pasa den urtarrilaren 30ean.

UGT eta BUB sindikatuek "jarrera aldaketa" aurpegiratu dio enpresari. Horien hitzetan, urtarrilaren amaierarako deitutako mobilizazioak bertan behera uztea erabaki bazuten enpresak hitzarmeneko puntu guztiei buruz negoziatzeko konpromisoa hartu zuelako izan zen, soldata igoera barne.

Enpresa batzordeak fede onez negoziatzeko aukera eman dio zuzendaritzari, UGTren arabera. Esaterako, soldatak KPIaren arabera gaurkotzea eskaini ei zion. "Puntu honetara iritsita, ordea, ez dago erosteko ahalmena ez galtzeko borrokatzea beste aukerarik", adierazi du sindikatuak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X