BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost pertsona intoxikatu dira Sondikan, lantegi batean piztutako sutean

09:20 aldera piztu da sua Sangroniz industrialdeko Iberre kaleko tailer batean, eta nabe horretan dauden enpresetako langileak irtenarazi dituzte.

Bost pertsona intoxikatu dira gaur goizean kea arnastuta Sondikan, Sangroniz industrialdeko lantegi batean piztutako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Hasiera batean zaurituak tokian bertan artatu badituzte ere, gero, Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Larrialdi zerbitzuek 09:20an jaso dute deia, Sondikako Sangroniz industrialdeko Iberre kaleko auto tailer batean sutea piztu dela jakinarazteko.

Garren ondorioz, kaltetutako industria-nabe horretan dauden enpresetako langileak irtenarazi dituzte.

Suhiltzaileek ordubete inguru behar izan dute sua itzaltzeko. Garrek kalteak eragin dituzte lantegiaren teilatuan eta pintatzeko kabinan.

Zure interesekoa izan daiteke

Registro Sidenor Basauri
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israeli altzairua saldu diola eta Sidenorren egindako erregistroa baliogabetzea eskatu du Fiskaltzak

Fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko magistratuaren ikerketaren norabidea kritikatu du, gizateriaren aurkako delituak Ministerio Fiskalak edo "tratu bidegabea" jaso duen norbaitek salatuta baino ezin dira jazarri, eta uste du elkarte salatzaileak ez duela baldintza hori betetzen (herri-akusazioa da, eta ez partikularra). Hortik ondorioztatzen da, Fiskalaren ustez, "egindako guztia erabat deuseza da, genozidio, gizateriaren aurkako eta gatazka armatuaren kasuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delitu horri dagokionez", eta ikerketa kontrabando-delitura mugatu beharko litzatekeela iritzi dio.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosen egoera onbideratzeko irtenbideak bilatzeko prest dagoela adierazi du

Kongresuan egindako adierazpenetan, Carlos Cuerpo Ekonomia ministroak adierazi du Gobernuak "eskua luzatuta" duela sektore estrategikoetako enpresen bideragarritasuna bultzatzeko neurriak bilatzeko. EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, ministroak esan du aurretik ere laguntzak jaso izan dituela enpresak: "112 milioi euro kaudimenari laguntzeko funtsaren bidez, 20 milioi euro baino gehiago zortzi finantza-erakundek emanak, ICO abalen lerroari esker, eta ia 10 milioiko laguntzak, industria elektrointentsiboa izateagatik".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X