Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da ostegunean Lakuntzan lan-istripua izan zuen gaztea

Sakana Sociedad Cooperativan izan zen istripua ostegun goizean. 30 urteko langilea helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitalera, oso larri, eta atzo iluntzean hil zen.
Istripua izan zuen langilea helikopteroan eramaten. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak Twitter bidez
Bomberos evacuando al trabajador tras el accidente. Foto: Bomberos de Navarra (vía Twitter)

Lakuntzako (Nafarroa) 30 urteko langile bat hil zen atzo iluntzean Nafarroako Ospitalean, bezperan Sakana Sociedad Cooperativa enpresan lan-istripua izan eta gero.

SOS Nafarroa zerbitzuak osteguneko 08:18ean izan zuen ezbeharraren berri. Langileari metalezko plataforma bat gainean erori zitziola abisatu zieten, eta berehala bertaratu ziren Foruzainak, Anbulantzia eta Suhiltzaileak. Helikopteroz eraman zuten gaztea Nafarroako Ospitalera, oso larri. Azkenean, ostiral gauean hil zen.

Poliziak ikerketa ireki du istripua zergatik eta nola gertatu zen argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X