'Marguello auzia'ren epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskalak esan du Marguelloren enpresak diru publikoa desbideratzeko erabili zirela

6 eta 11 urte arteko zigorrak eskatu ditu Gurutzetako Ospitaleko zuzendari zenarentzat eta Osasun Saileko bi goi-kargu ohirentzat, prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea eta iruzurra egotzita.
Los cuatro procesados en el banquillo de los acusados. Imagen de archivo: EFE
Los cuatro procesados en el banquillo de los acusados. Imagen de archivo: EFE

Epaiaren zain geratu da gaur 'Marguello auzia'ren epaiketa. Akusatuak lau dira: Jose Carlos Marguello Gurutzetako Ospitaleko zuzendari izandakoa, Maria Nieves Fernandez haren bazkidea, Rafael Cerdan Osasun sailburuorde ohia eta Jose Ramon Elorriaga Osasun zuzendaria.

Osakidetzako kontratu batzuk ematerakoan irregulartasunak egitea leporatzen diete. Irregulartasun horiek 2006an jazo ziren, Juan Jose Ibarretxeren agintaldian, Osasun sailburua Gabriel Inclan (EAJ) zenean.

Gaurko saioan fiskalak bere ondorioak aurkeztu ditu. Marguelloren enpresek eskuratu zituzten Osakidetzak emandako hainbat kontratu, baina, fiskalaren arabera, "enpresa horiek ez zuten ezer egin, diru publikoa desbideratzeko soilik erabili ziren".

"Osakidetzarekin zerbitzuak hitzartzeko bitartekari lanak egin behar zituzten, baina bitartekaritza lan hori ez zen beharrezkoa, zerbitzu horien hitzorduak zuzenean zehazten zirelako. Akusatuen helburu bakarra adjudikazio publiko horiek euren enpresen eskuratzea zen", erantsi du.

Gauzak horrela, lau auzipetuei prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea, Administrazio Publikoari iruzur egitea eta funtzionario publikoek galarazita dituzten jardueratan aritzea egotzi die. Marguellorentzat, Fernandezentzat eta Elorriagarentzat 11 urteko kartzela-zigorra eskatu du, eta sei urte eta bost hilabetekoa Cerdanentzat.

Horrez gain, bigarren idatzi bat aurkeztu du, epaileak delitu horiek modu jarraituan egin zirela ebazten badu, zigor alternatibo bat zehaztuta: 6 urteko espetxealdia Marguello eta Elorriagarentzat; 5 urtekoa Fernandezentzat; eta 5 urte eta bost hilabetekoa Cerdanentzat.

Halaber, erantzukizun zibilagatik Eusko Jaurlaritzari zortzi milioi eurotik gorako kalte-ordaina eman diezaiotela galdegin du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritza akusazio partikularra izan da auzi honetan, baina ez du kartzela-zigorrik eskatu akusatuentzat eta, gainera, gaur uko egin dio kalte-ordainak eskatzeari, auzipetuen jarduerak "zenbateko kaltea eragin duen epaiketan argitu ez delako".

Akusatuen abokatuek, berriz, absoluzioa eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X