Bengoa: 'Marguelloren enpresei mesede egiteko kontratazio sistema bat ezarri zuten'
Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak esan du Osakidetzan kontratazio irregularrak egiten zirela Jose Carlos Marguello Gurutzetako Ospitaleko Kalitate zuzendari ohiaren enpresei mesede egiteko. Irregulartasun horiek Osasun sailburua Gabriel Inclan (EAJ) zenean jazo zirela zehaztu du.
"Enpresa horiei mesede egiteko legez kanpoko kontratazio prozedurak antolatu ziren; kontratuak luzatzen zizkieten eta kobratzen zituzten zenbatekoak % 19raino igo zituzten, gainerako enpresei aplikatutako igoeraren batez bestekoa % 3-4koa zenean", azaldu du. "Monopolio bat izango balira bezala funtzionatzen zuten", erantsi du.
'Marguello auzia'ren epaiketa joan den astean hasi zien Bizkaiko Auzitegian. Jose Carlos Marguelloz gain, Maria Nieves Fernandez (Marguelloren enpresetako izen-mailegatzailea izatea leporatzen diote) eta Gabriel Inclanekin batera Osasun Saileko bi goi-kargu: Jose Ramon Elorriaga Bizkaiko arduraduna eta Rafael Cerdan sailburuordea.
Rafael Bengoak lekuko gisa deklaratu du eta Marguellori lotutako Gestion de Servicios Sanitarios siglo XXI izeneko konpainiari "premiaz" emandako kontratuaz aritu da. Enpresa horrek Administrazio Publikoaren eta klinika pribatuen arteko bitartekari lanak egiten zituen.
Bitartekaritza hori ez zela beharrezkoa esan du, pazienteak zuzenean bideratzen zirelako klinika batera edo bestera. Areago, enpresa horren esku-hartzearen ondorioz, "prozedura moteldu" zela, "mediku-txostenak gaizki kudeatzen" zirela eta horrek pazienteen "segurtasuna arriskuan" jarri zuela adierazi du.
"Ez zuen inolako abantailarik suposatzen, eta Osasun Sailak enpresa horri emandako dirua eta itunpeko beste klinika batzuei emandakoa berdina bazen ere, diru horren zati bat bidean galtzen zen eta hori pazientearen kalterako zen", gaineratu du.
Gaurko saioan Gabriel Inclanek ere deklaratu du lekuko gisa eta konpainia hori premiaz emandako kontratazioaren berri "gerora" izan zuela adierazi du.
Osasun sailburu ohiak esan duenez, garai hartan "ezohiko itxaro-zerrenda luzeak" zeuden Bizkaian eta, ondorioz, "logikoa" izan kontratazio hura.
Bere bizitza profesionalean zintzotasunez aritu dela azpimarratu du: "Inoiz ez diot inori gehiago eman edo kendu, ezta nire lagunei edo etsaiei ere".
Inclanen iritzian, pazienteen segurtasuna arriskuan jarri zela esatea "gehiegizkoa" da. Ildo berean, Osakidetzaren Bizkaiko zuzendaritzak "araudia bete" zuela ziurtatu du.
Inclanek defentsaren galderak soilik erantzun ditu, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak (Eusko Jaurlaritza) ez baitiote ezer itaundu.
Agenda arazoak direla eta, epaiketaren hurrengo saioa apirilaren 27an egingo dute.
Fiskaltzak 11 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Marguello, Fernandez eta Elorriagarentzat; eta 6 urte eta 5 hilabetekoa Cerdanentzat.
Prebarikazioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea, Administrazio Publikoari iruzur egitea eta funtzionario publikoei galarazitako jarduerak egitea leporatzen diete.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.