Epaiketako bigarren saioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez: 'Marguelloren enpresak kontratatzeak pazienteak arriskuan jarri zituen'

Epaiketak datorren astelehenean jarraituko du, Rafael Bengoa Osasun sailburu ohiaren (Fiskaltzaren lekukoa) eta defentsako lekukoen agerraldiekin.
Marguello auziaren epaiketako bigarren saioa, Bizkaiko Lurralde-auzitegian. Argazkia: EFE
Marguello auziaren epaiketako bigarren saioa, Bizkaiko Lurralde-auzitegian. Argazkia: EFE

Gabriel Inclanek (EAJ) zuzendutako Osasun Sailak Jose Carlos Marguello Gurutzetako Ospitaleko Kalitate buruzagi ohiaren enpresekin sinatutako kontratuekin “pazienteen osasuna, osasun zerbitzua eta segurtasun klinikoa arriskuan jarri” zituztela adierazi du gaur Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuorde ohiak. Fernandez PSE-EEren Exekutiboan (2019-2012) sailburuorde izan zen.

Konkretuki, Gestion de Servicios Sanitarios XXI enpresa aipatu du Fernandezek. Sailburuorde ohiaren hitzetan, % 1eko parte-hartze batekin bazkide bazen ere, Marguellok botere handia zuen, eta osasun sistema publikoaren eta itxarote-zerrendak arintzeko klinika pribatuen artean “bitarteko lanak” egin zituen.

Ordura arte egin ziren Osakidetzaren eta kliniken arteko kontratazio zuzenak ordezkatu zituen formatu horrek. Fernandezen ahotan, “aurretik sekula ez zen egin, ondoren inoiz egin ez den eta justifikaturik ez dagoen” hitzarmen eredu bat da.

Marguelloren aurkako epaiketaren bigarren saioa egin dute gaur Bizkaiko Lurralde-auzitegian. Fernandezek lekuko gisa deklaratu du. Marguellorekin batera, Maria Nieves Fernandez enpresetako ustezko izen-mailegatzailea, Jose Ramon Elorriaga orduko Bizkaiko lurralde arduraduna eta Rafael Cerdan Osasun sailburuorde ohia akusatuen aulkian eserita daude.

Epaiketak astelehenean jarraituko du

Rafael Bengoa Osasun sailburu ohiak Fiskaltzaren lekuko gisa deklaratu behar zuen gaur, baina Exekutibo sozialistako ordezkaria ez da agertu, antza denez, zitazioa jaso ez duelako. Bengoa bidaia egiten ari da, eta ez da datorren astera arte itzuliko.

Hori ikusita, gaurko saioa amaitu ondoren, epaiketak datorren astelehenean jarraitzea erabaki du epaimahaiak, Bengoaren eta defentsako lekukoen agerraldiekin.

Asteartean gainerako lekukoek deklaratuko dute, aldeek ondorioak azalduko dituzte eta auzia epaiaren zain geratuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X