Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsasontzi batean, sarearekin katramilatuta

55 urteko arrantzalea sarea botatzen ari zela uretara erori eta sarearekin korapilatuta ito da.

Orioko 'Berriz Ave Maria' itsasontziko 55 urteko arrantzale bat hil da Kantabriako uretan, sarea botatzen ari zela uretara erori, sarearekin korapilatu eta itota.

Lan-istripua bart gertatu da Kantabriako uretan, Santanderretik milia gutxitara, Karkara.eus agerkariak jakinarazi duenez.

Tripulazioko kideek atera dute uretatik, baina ordurako itota zegoen.

Aurten lan istripuz hil den 18. langilea da, eta bigarren arrantzalea, LABek emandako datuen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X