Pentsioak dira Euskadiko hirugarren arazo nagusia
Deustobarometroaren, Deustuko Unibertsitateak sei hilabetean behin egiten duen inkestaren, maiatzeko datuak jakinarazi dituzte gaur prentsaurrekoan Maria Silvestre eta Braulio Gomez soziologoek. Galdeketa 18 urtez gorako EAEko 1.000 bizilaguni egin zieten maiatzeko lehen hamabostaldian.
Euskadik dituen arazo handienak zeintzuk diren galdetuta, langabezia eta lan baldintzak kaskarrak aipatu dituzte lehendabizi herritarrek (itaundutakoen % 37k eta % 34k, hurrenez hurren), hirugarren postuan, berriz, orain arte aipatu gabeko bat azaldu da: pentsioak (herritarren % 32ren arabera).
Kezka nagusienak, ekonomia arlokoak
Galdetutako lagunen % 88k "asko edo dezente" babesten dituzte pentsiodunek egiten ari dituzten mobilizazioak. Gainera, % 45ek uste dute erretiro-pentsioen % 0,25eko igoera "urria" dela, eta % 31 horiek prezioen igoerari lotzearen alde daude, inkestan jasotako datuen arabera.
Inkestatuen % 56rentzat, Eusko Jaurlaritzak erretiro-pentsioen auzian duen erantzukizuna "asko edo dezente" da. Espainiako Gobernuaren kasuan, berriz, erantzukizun hori % 69ra igo egiten da.
Euskaldunentzat kezkarik handiena langabezia (% 37) izaten jarraitzen du; horren atzetik, lan baldintza kaskarrak (% 34) aipatzen dituzte, erretiro-pentsioak (% 32), egoera ekonomikoa (% 18), immigrazioa (% 18), murrizketak zerbitzu publikoetan (% 17), eta delinkuentzia (% 15).
Krisiaren ondorioak
Inkestatuen % 74k uste dute Euskadi ez dela krisi ekonomikotik atera oraindik; beste % 17ren ustez, berriz, bai egin diogu aurre krisiari, eta % 10ek ez daki edo ez du erantzun. Hori horrela, EAEko gizartea "krisi ekonomikoan gelditu" dela uste dute askok.
Krisi ekonomikoak etxeko ekonomian izandako eraginaren harira, behera egin du 2013an aisialdirako gastuak murriztu behar izan zutenen aldea: % 74tik egungo % 47ra jaitsi da.
Hala ere, galdetutako lau inkestatutik batek oraindik arazoak ditu aurrekontuekin eta murrizketak egin behar ditu elikaduran edo osasunean. Hori horrela, % 24k gutxiago gastatzen dute janari kontuetan; % 24k ez dute "beharrezkoak" dituzten arropak edo oinetakoak erosten; eta % 22k utzi diote dentistarenera joateari.
Bestalde, inkestatuen % 61ek ez du uste datozen sei hilabeteetan lanpostua aurkitu dutenik. % 34k, berriz, "nahiko ziur" daude aurkituko dutela. 2013ko neguan, 100 inkestatutik 19k soilik uste zuten lana aurkituko zutela.
Dena den, segurtasun eza emakumezkoen artean gizonezkoen artean baino handiagoa da. Hori dela eta, emakumeen % 21,1ek "oso edo nahiko probablea" ikusten dute datozen sei hilabeteetan bere egungo lanpostua galtzea. Gizonen kasuan, ehuneko hori 15,3ra jaisten da.
Aldarrikapen feministak
Martxoaren 8ko mobilizazioengatik galdetuta, gizonen % 73k "asko" babesten dituztela esan dute. Emakumeen artean, berriz, % 86k babesten dituzte "asko".
Bestalde, azken urtean "sakrifizio pertsonalen" bat egin duten gizonak % 31 izan dira, eta emakumeen kasuan, % 50.
Eraso matxistengatik galdetuta, gehiengoak (% 90) uste du onartu gabeko sexu harremana eraso sexuala dela, eta justizia auzitegiek biktimak ez dituztela nahiko babesten (% 70 eta 80 artean uste dute hori).

Martxoaren 8an izandako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE
Lurralde eredua
Lurralde ereduaren inguruan, ez dago aldaketarik. % 28k egun dagoen egoera berdinaren alde egiten du, eta % 41ek autogobernu gehiago eskatzen du. %16k Euskadiren independentzia nahiago luke.
Bestalde, euskal hiritarren %13k baino ez daki Eusko Jaurlaritza EAJ eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua dela.
ETAk suposatu izan duenari buruz, gehiengoak (% 53) uste du talde terrorista bat izan dela eta biolentzia justifikazio gabe erabili duela. % 26k uste dute talde horrek biolentzia tresna politiko bezala erabili izan duela.
Euskal biztanleriaren gehiengoa (% 70) muga gabeko adierazpen askatasunaren alde dago. Hala ere, % 39 ez da aske sentitzen bere ideia politikoak edozein lekutan azaltzeko.
% 62rentzat alderdi popularrean egon diren ustelkeriak nahiko arrazoi izan dira EAJk Rajoyren azken aurrekontuei baietza ez emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.