Abiadura Handiko Trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTren Arrasate-Elorrio-Bergara zatia eraikitzeko lanak esleitu dituzte

Aurrekontua 182,7 milioi eurokoa izango da. Bergarako lotunearen zati horrek 5,24 kilometroko luzera izango du.
AHTren zubietako bat. Artxiboko argazkia: EiTB
AHTren zubietako bat. Artxiboko argazkia: EiTB

Adif trenbide azpiegitura administratzaileak esleitu ditu Abiadura Handiko Trenaren Arrasate-Elorrio-Bergara zatia eraikitzeko lanak. Dragados, Tecsa eta Construcciones Amenabar konpainiek osatutako aldi baterako enpresa elkarteak egingo du obra eta aurrekontua 182.748.685 eurokoa izango da. Lanak 30 hilabeteko epean amaitzea aurreikusi dute.

Hiru herri horiek lotuko dituen trenbideak 5,24 kilometroko luzera izango du. Bergarako lotunearen parte da, Bilbo, Donostia eta Gasteizko trenbideek bat egingo dute tokia.

Adifek ohar batean azaldu duenez, gaur esleitutako ibilbidearen % 97,8 lur azpitik joango da. Guztira, lau tunel eraikiko dituzte: Karraskainen bi eta Udalaitzen beste horrenbeste. Gainera, Kobaten bi zubi eraikiko dituzte.

Trenbideak bi adar izango ditu: Arrasate Hegoaldea-Bergara eta Arrasate Ekialdea-Bergara.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X