Atzeraeraginez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erretirodunek gaur jasoko dituzte pentsioen igoeraren atzerapenak

Gizarte Segurantzak 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan, eta pentsiodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte.
Pentsiodunek Bilbon egindako mobilizazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunek Bilbon egindako mobilizazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

Gizarte Segurantzak ostiral honetan ordainduko dizkie pentsioen igoeraren atzerapenak ia 9,5 milioi erretirodunei, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez. Guztira, 1.121 milioi euro ordainduko ditu atzerapenetan.

Urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu zitzaien pentsiodunei, baina gero Estatuko Aurrekontu Orokorretan pentsio guztiak % 1,6 igotzea eta gutxieneko pentsioak, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenak (SOVI) eta kotizazio gabekoak % 3 handitzea adostu zuten alderdiek. Estatuko Aurrekontu Orokorrak hilabete honetan sartu dira indarrean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, ostiral honetan ordainduko dira atzerapenak, ordainketa bakarrean. Atzerapen horiek urteko lehen sei hilabeteei eta uztaileko aparteko ordainsariari dagokie.

Atzerapenak uztaileko ohiko ordainketak baino lehen pagatuko dira.

Erretirodunek batez beste 101,24 euro jasoko dituzte, 117,1 euro erretiro pentsioen kasuan eta 70,33 euro alarguntasun pentsioen kasuan.

Abuztuko nominatik aurrera eguneratuko dira pentsioak. Horrenbestez, batez besteko pentsioa 956,13 eurokoa izango da, eta erretiroari dagokiona, ostera, 1.101,73 eurokoa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X