Kontsumorako prezioen indizea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inflazioa baretu eta hamarren bat jaitsi da, uztailan % 2,2an geratuta

Abuztuak 14an joera baieztatuz gero, 2012tik hona kontsumorako prezioek uztailetik uztailera erregistratutako igoerarik handiena izan lezakete.
Elikagaiek eta alkohol gabeko edariek baldintzatu dute datua. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 2,2 hazi da uztailera arte, ekainean baino hamarren bat gutxiago, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioek gora egin dutelako.

Estatistika Institutu Nazionalak gaur, astelehena, argitaratutako aurrerapenaren arabera, KPIa % 0,7 jaitsi da aurreko hilabetearekin alderatuta.

Abuztuak 14an joera baieztatuz gero, 2012tik hona kontsumorako prezioek uztailetik uztailera erregistratutako igoerarik handiena izan lezakete, urte horretan ere % 2,2an kokatu baitzen inflazioa.

Bestalde, KPI harmonizatua -kontsumorako prezioen indizea neurtzen du eurogunean- % 2,3an mantendu da uztailean.

Inflazioak gorakada handia izan zuen 2017ko hasieran, energiaren prezioek bultzatuta, baina bigarren seihilekotik aurrera baretu egin zen, 2018 urtea % 0,6an hasita.

Alabaina, otsailean, martxoan eta apirilean ere erregistratutako joera hori, % 1 ingurukoa, atzean geratu zen prezioak % 2 baino gehiago kokatu zirenean.

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu