Kukuxumusuren banatzailea, likidazioan
Univers Paloseco Kukuxumusuren enpresa banatzaileak milioi bateko zorra du Ogasunarekin. Enpresak ezin izan dio aurre egin, eta udaberritik, hartzekodunen konkurtsoan dago. Orain, likidazio fasean murgilduta dago.
Egoera horretan, markak zituen hiru dendetatik bakarra dago zabalik: Iruñeko Mercaderes kalekoa, baina irailera arte egongo da irekita, likidazioari aurre egiteko funtsak lortzeko asmoz. Estafeta kaleko denda mitikoa, markak 1989an zabaldu zuen lehena, itxita dago, baita Donostian zuena ere.
Langileei dagokienez, zituen 30etatik hiru bakarrik daude jardunean. 20 bat uztailean kaleratu zituzten, eta beste zazpi, abuztuaren 1ean. Denek jaso dute soldata, baina dagokien kalte-ordaina Fogasari eskatu beharko diote.
Milioi bateko zorra
Ikono bilakatu zen markaren amaiera tristea da honakoa. 2014an zarratzeko zorian egon zen. Urte hartan akziodun berriak sartu ziren enpresan, tartean Ricardo Bermejo diseinatzailea. Eraberritze hura arnasgune txikia izan zen enpresarentzat, handik bi urtera polemika piztu zelako berriro: Mikel Urmeneta ika-miken artean atera zen enpresatik, eta marka berria sortu zuen. Marrazkien egiletzaren inguruko desadostasunek ere epaitegietan bukatu dute.
Zorra 2001-2004 urteen arteko epeari dagokio, Kuxukumusu Urmenetak kudeatzen zuenekoari. Ogasunak ebatzi zuen Univers Palosecori zegokiola zorra kitatzea, akziodunak aldatuta ere, enpresak jarraipena zuela iritzita.
Kukuxumusuren sare sozialak "isilik" daude uztailetik, eta webgunea ere ez dabil.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek langileen batzordeari jakinarazi dio ez duela lehiaketan sartzea erabaki, baina aukeretako bat dela adierazi du
Enpresak Uria Menendez bulegoa kontratatuta dauka agertoki posible hori prestatzeko.
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Traumatologia Zerbitzuko langileek aparteko ordurik ez egitea erabaki dute
Arloko 73 profesionalek —mediku espezialistak, BAME ikasleak eta laguntza-unitateetako arduradunak— egin dute bat erabakiarekin, eta denek babesa adierazi diote dimititu berri duen Javier González Arteaga traumatologiako zerbitzuburuari.
Ryanairrek 1,2 milioi eserleku gutxiago eskainiko ditu uda honetan
2024tik, asko murriztu du bere eskaintza aire konpainiak. Hain zuzen ere, duela bi urte baino 3 milioi eserleku gutxiago eskaintzen ditu gaur egun. Ryanairren kontseilari delegetuak adierazi du Aenak proposatutako aireportuetako tasen igoera dela eskaintza murriztearen arrazoietako bat.
Karrantza eta Aranguren arteko C5 linea berria maiatzaren 6an jarriko dute abian
Lanegunetan, bost tren zerbitzu berri egongo dira norabide bakoitzean, eta asteburuan, bakarra. Guztira, 101 joan-etorri —orain arte baino % 85 gehiago— izango dituzte astean inguru horietako bizilagunek.
Mihi-arrain haztegi batek 200 lanpostu eta 3.000 tona arrain ekarriko ditu urtean Lemoizko zentralean
Aquacria Basordas proiektuan hamar urtean 170 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten da, eta zentral nuklear zaharraren lurretan kokatuko da.
AHTaren Donostiako eta Irungo geltokiak maiatz-uztail bitartean izango dira martxan
Abiadura Handiko Trenaren Gipuzkoako lehen terminalek azken txanpari ekin diote, eta ibilbidearen plataforma aurten bertan ia amaituko dute.
Medikuen greba batzordeak Pedro Sanchezi galdegin dio har dezala bere gain gatazkaren negoziazioa
Bestalde, Imanol Pradales lehendakaria "oso kezkatuta" agertu da medikuen grebaren harira, eta Osasun ministroari eskatu dio jarrai dezala negoziazio mahaian, gatazka konpondu arte.
Tubos Reunidosek % 35 galdu du burtsan, hartzekodunen konkurtsoaren aukerak indarra hartu ostean
Konpainiaren gertuko iturriek adierazi dutenez, Uria Menendez bulegoarekin ari da lanean, enpresa hartzekodunen konkurtsoa aurrera eramateko. Tubos Reunidosek, baina, ez du informazioa baieztatu.
Itzalalditik ateratako lezioak: Zer egin zero elektriko bat berriro ez gertatzeko
Orain arte egindako hainbat txosten teknikoren arabera, tentsio gorabeherak kontrolatzeko ezintasunaren eta faktore askoren konbinazioaren ondorioz gertatu zen itzalaldia.
Garbiñe Aranburu: “Absentismoa, berez, ez da existitzen: patronala erasoan dator eta kontakizun oso bat eraiki du”
Maiatzaren 1aren bezperan, LAB sindikatuaren koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranburuk Radio Euskadiko Boulevard saioa bisitatu du, eta kritiko agertu da patronalarekin. Haren esanetan, “lan-harremanak prekarizatu” eta “soldatak debaluatu” ditu, eta “kontakizun bat eraiki du” absentismoaren inguruan: “Absentismoa, berez, ez da existitzen: patronala erasoan dator eta kontakizun oso bat eraiki du horren inguruan”.