Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Mercedesek ekoizpena geldituko du urriko bost egunetan

Iruñeko Volkswagenen ez bezala, Mercedesek ez du aldi baterako lan-erregulazio espedienterik ezarriko, langileek hainbat ordu estra pilatuta dituztelako.
Mercedesek Gasteizen duen lantegia. Artxiboko argazkia: EiTB

Gasteizko Mercedesek auto ekoizpena geratzea erabaki du urriko bost egunetan, motor eskasiaren eraginez.

Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, lanuztea urriaren 8an, 9an, 10ean, 11n eta 15ean egingo dute.

Iruñeko Volkswagenen ez bezala, Mercedesek ez du aldi baterako lan-erregulazio espedienterik ezarriko, langileek hainbat ordu estra pilatuta dituztelako.

Zuzendaritzak langileei lanuzteari buruzko xehetasunik eman ez diela salatu du enpresa-batzordeak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X