Argindarraren prezioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elektrizitateari lotutako zerga bat kenduko dute, argindarraren faktura murrizteko

Espainiako Gobernuak iragarri du datozen asteetan hainbat neurri hartuko dituela argindarraren prezioa murrizteko. Kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du argindarraren faktura ez dela jaitsiko.
18:00 - 20:00
Argindarrak duen zergetako bat kenduko du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak elektrizitatearen ekoizpenari ezarritako % 7ko zerga kentzea erabaki du, kontsumitzaileen argindarraren faktura berehala murrizteko helburuarekin. 2012an, Alderdi Popularraren agintaldian, onartu zuten zerga hori.

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak Kongresuan azaldu duenez, "Espainiako Gobernuak dituen asmoak zeintzuk diren jakinarazteko eta kontsumitzaileen fakturak arintzeko neurririk egokiena da; izan ere, ezin daiteke zama hori kontsumitzaileen gainean jarri".

Riberak iragarri du "datozen asteetan" Espainiako Gobernuak argindarraren prezioaren gorakadari aurre egiteko neurri gehiago hartuko dituela eta, besteak beste, egoera larrienean dauden kontsumitzaileak babestea izango dutela helburu. Ildo horretan, bono sozial elektrikoa hobetuko dutela eta berogailua izateko bono berri bat indarrean jarriko dutela erantsi du.

Espainiako Gobernuak argindarraren merkatua erreformatzeko borondate irmoa duela esan du, eta horretarako zentzuzko zergak ezartzea eta eredu energetiko garbi, eraginkor eta digitalizatuaren aldeko urratsak ematea ezinbestekotzat jo du.

"Ezin dugu inprobisatzen jarraitu, ezta karbonizazioarekin amaitzeko helburuarekin bateraezinak diren partxeak jarri ere. Beteko ez diren itxaropenak sortzen dira horrela eta horrek gerora ondorioak izaten ditu", gaineratu du.

Facuak dio argindarraren faktura ez dela jaitsiko

Bestalde, Facua kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du Espainiako Gobernuak gaur iragarritako neurriarekin ez dela argindarraren prezioaren gorakadaren arazoa konponduko.

Ruben Sanchez elkarte horretako bozeramailearen hitzetan, neurri horrekin argindarraren faktura ez da murriztuko. "Espainiako Gobernuak ez dio argindarraren oligopolioari aurre egin nahi. Ematen du herrialde honetan konpainia elektrikoek Gobernuak berak baino gehiago agintzen dutela", kritikatu du.

Sanchezek gogoratu du abuztuan argindarraren prezioa % 3 garestitu zela, eta beste horrenbeste egin duela irailean, "eta hori Espainiako Gobernuak iragarritako neurriarekin murriztuko litzatekeena baino gehiago da", salatu du.

"Zerbait gehiago espero genuen, ez asko, baina bai zerbait gehiago", deitoratu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X