Elektrizitatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarraren prezioak urteko errekorra ezarri du gaur

Elektrizitatearen prezio 'kezkagarria'ren aurrean, Facuak berehala jarduteko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Argindarraren prezioa % 15 garestitu da abuztuan

Elektrizitatearen prezioa urteko errekorrera iritsi da asteazken honetan, 18,02 zentimo kilowatt-orduko markatuta, eta Facuak Espainiako Gobernuari berehala jarduteko eskatu dio, prezio "kezkagarria"ren aurrean. 14,1647 euroko energiaren prezioari zeharkako zergen % 27,19 ezartzetik dator prezioa.

Kontsumitzaileen elkarteak ohar batean esan duenez, kontsumitutako energiaren batez besteko prezioa 2017ko egun berean (14,55 zentimo)  baino % 23,8 garestiagoa da.

Hori dela eta, elkarteak bilera bat eskatu du Teresa Ribera Trantsizio Energetiko eta Ingurumen ministroarekin, tarifa elektriko "neurrigabeen" aurrean aldarrikapenak azaltzeko.

Horien artean, Facuak "kontsumitzaile ahularen" definizioa zabaltzea eskatu dio Espainiako Gobernuari; komunitateko araudiak hobari-tarifekin babestea ahalbidetzen du.

Elkartearen ustez, bono sozialaren egungo eredua "inkoherentea eta bidegabea" da, alde batetik, onuradun kopurua murrizten duelako, errenta maila oso baxuak dituztenak jarrita, eta, bestetik, edozein familia ugarik horren onurak jasotzea ahabidetzen duelako.

Halaber, tarifak ezartzeko enkante ereduak handizkako merkatuan argindarraren prezioa "bidegabe" garestitzea dakarrela nabarmendu du, izan ere, haren ustez, sistema "opakua" delako, espekulazioari mesede egiten diona: prezio marjinal batean oinarritutako enkante bat, eta onartzen den azken eskaintzatik, garestienetik, dator.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X