Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

54 milioiko superabita Euskadin inbertitzeko akordioa lortu du Jaurlaritzak

Besteak beste, Garraiora, Osasun arlora eta Garapen Ekonomikora bideratuko dute diru hori. Gainera, Hezkuntzan eta Ingurumenean ere inbertituko dute.
Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburua. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak eta Ogasun Ministerioak akordioa erdietsi dute 54 milioiko superabita Euskadin inbertitzeko (zenbateko hori gastu-arauan kontuan hartu gabe). Horretarako, Estatuko Aurrekontu Orokorren 116. xedapen gehigarrian oinarritu dira. Hartara, hurrengo Gobernu Kontseiluan onartuko dute "aurrekontuen handitzea".

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak Leioan emandako prentsaurrekoan baieztatu duenez, aurrekontuaren superabitarekin itxi zuten aurreko ekitaldia, eta berankortasunaren eta zor publikoaren araudiak behar bezala bete dituzte, baita 2018ko superabitaren aurreikuspena ere. "Horrek guztiak ahalbidetu du diru hori Euskadin inbertitzeko akordioa lortzea", azaldu du.

Hala, Garraiora bideratuko dute diru kopuru handi bat: 22 milioi, hain zuzen ere. Horrekin, tren berriak egingo dituzte, zerbitzua hobetzeko, batik bat. Gainera, Osasun arloan 15,3 milioi euroko inbertsioa egingo dute, ospitaletan teknologia eta erradiologia aurreratua erabiltzen duten ekipamenduak jarrita. Bestalde, Garapen Ekonomikoa hobetze aldera, Donostiako Eskuzaitzeta urbanizazioak erabilera industrialerako eta baliabideak sortzeko aukera emango du. Urbanizazio horren eraikuntzara 7,7 milioi euro bideratuko dituzte.

Hezkuntzan ere inbertsio handia egingo dute: 5,2 milioi euro. Izan ere, asmoa dute lanbide-heziketako ikastetxeak ekipamendu berriekin hornitzeko.

Bukatzeko, 4,3 milioi erabiliko dituzte Ingurumen arloan; besteak beste, uraren eta airearen kalitatea hobetzeko eta uholdeak saihesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X