EH Bilduren aurrekontu proposamena ez dela bideragarria esan du Azpiazuk
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak esan duenez, EH Bilduk egin duen aurrekontu proposamena "ez da bideragarria", besteak beste, "gastua 420 milioi eurotan handitu" nahi dutelako.
Eusko Jaurlaritzaren 2019rako aurrekontuak izan ditu hizpide sailburuak, gaur, Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketan. "Edozein alderdik onar dezake aurrekontu hau, politika onak jasotzen dituelako; ez da ezkerreko edo eskuineko kontu bat", esan du.
Aurrekontuaren zatirik handiena, hamar eurotik zortzi, gizarte gaietara bideratu dutela berretsi du Azpiazuk, eta inbertsio publikoa handitzea dela helburuetako bat ziurtatu du. "% 7,4 handituko da inbertsio publikora bideratutako diru kopurua. Ezinbestekoa da bide hori, izan berri dugun krisi ekonomikoaren ondoren", nabarmendu du.
Aurrekontuak aurrera atera ahal izateko, hitz egiten jarraitzeko borondatea agertu du Jaurlaritzako Ekonomia arduradunak. Alderdi Popularrarekin akordio batera iristea zaila ikusten du, "hasieratik erakutsi duen bide kritikoa" kontuan izanda.
Elkarrekin Podemosen jarrerari buruz, berriz, Azpiazuk ulergaitza iritzi dio Jaurlaritzari "bere politika soziala eta ekonomikoa 180 gradu aldatzea" eskatzea, mahai gainean jarri dituzten aurrekontuak "sozialak" direnean.
Oposizioko alderdi guztiei dei egin die sailburuak, aurrekontuak bideratzeko "ahalegina" egin dezaten. "Ulertzen ditut politikaren mugak, baina berriro pentsatu dezatela", esan du.
Aurrekontuak luzatzeko aukerari buruz galdetuta, Azpiazuk esan du ez dela aukerarik onena, baina hala gertatuko balitz herritarrek "ia antzeman ere ez" luketela egingo.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.