HAZKUNDE AURREIKUSPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiaren 2018 eta 2019rako hazkunde aurreikuspenak jaitsi ditu Europako Batzordeak

Europako Batzordearen arabera, Espainiako ekonomia % 2,6 eta % 2,2 haziko da datozen bi urteetan, hurrenez hurren. Gainera, 2019rako aurreikusitako defizit publikoa % 2,1era igo du.
Ekonomia Economia.
Ekonomia Economia.

Europako Batzordeak Espainiako ekonomiaren datozen bi urteetarako hazkunde aurreikuspenak murriztu ditu, % 2,6 eta % 2,2ra, hurrenez hurren.

Espainiaren defizit publikoa, berriz, % 2,7ra jaitsiko da aurten, Rajoyren Gobernuak Europarekin adostutakoa (% 2,2) baino bost hamarren gehiago, eta % 2,1era datorren urtean, Europako Batzordearen aurreikuspenen arabera.

Espainiako Gobernuak bidalitako 2019ko aurrekontu proiektuan oinarrituta egin ditu bere aurreikuspenak Europako Batzordeak. Bruselaren txostenak dakarrenez, kontu handiz aztertu ditu datu horiek eta Sanchezen Gobernuak iragarritako neurri berri batzuen gaineko kezka agertu du.

Zehazki, fiskalitate alorreko neurriek (tasa digitala eta finantza transakzioen gaineko zergak) eta gutxieneko soldataren igoerak errezeloa sortzen diote.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X