GREBA HEZKUNTZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeek protestei eutsiko diete aurrerapausorik ezean

Sindikatuen arabera, % 60 eta % 65 artekoa izan da hirugarren greba egunaren jarraipena, eta ostiraleko lanuztea ere arrakastatsua izatea espero dute.
Gizarte ekimeneko langileek Bilbon egindako manifestazioa
Gizarte ekimeneko langileek Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan sindikatuek jakinarazi dutenez, % 60 eta % 65 artekoa izan da ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTek deitutako hirugarren greba egunaren jarraipena, eta iragarri dute lanuzte gehiago egingo dituztela, baldin eta patronalek irtenbiderik ematen ez badiete. Lanuztearen helburua zen lan-hitzarmen berria eskatzea.

ELA sindikatuko iturriek adierazi dute gaurko greba eguna "atzokoaren oso antzekoa" izan dela, eta ostiraleko hitzordua ere arrakastatsua izatea espero dute. Hain zuzen ere, egun horretan egingo dute azken greba eguna.

Iturri horien arabera, datuek "argi erakusten dute" sektore horretan lanean dihardutenek "bere egiten dituztela aldarrikapenak", eta bat datozela mobilizazioak eta lanuzteak egiteko ideiarekin.

"Hamar urtetan ez dizkiete baldintzak hobetu, beraz, logikoa da protesta egitea. Horregatik, albiste ona da grebak jarraipen handia izatea. Langileak zoriondu beharrean gaude", gaineratu dute ordezkari sindikalek.

Halaber, oraingoz, "nobedaderik" ez dagoela nabarmendu dute. "Mobilizazioek eta presioak aurrerapausoak ematen lagunduko duten itxaropena dugu", esan dute.

Hirugarren greba egun honetan elkarretaratzeak egin dituzte EAEko hiriburuetan, atzo bezala. Gainera, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Bizkaiko Ezkerraldean autoekin protesta egin dute, ilarak sortuz.

Bestalde, ostiralerako, alegia, azken greba egunerako, manifestazioa deitu dute Gasteizen. 11:30ean hasiko da martxa Bilbo Plazatik.

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X