Grebaren jarraipena % 65ekoa izan dela diote sindikatuek; Kristau Eskolak % 28koa
Itunpeko ikastetxeetako langileek bigarren greba eguna egin dute asteazken honetan. Lanuzteak “jarraipen masiboa” izan duela azpimarratu dute sektoreko sindikatuek. Greba egitera deituta zeuden 9.000 behargin baino gehiago. % 65 inguruk lanuztea egin dute, sindikatuen arabera.
Asteartean aurreneko greba eguna eta manifestazioa egin ondoren, itunpeko ikastetxeetako ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratze bateratua egin dute asteazken honetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, hitzarmen berri bat aldarrikatzeko. Sindikatuen ahotan, aurreko hitzarmena berritu zenetik hamar urte pasa dira jadanik eta erosteko ahalmenean % 10eko galera jasan dute.
Sindikatuen hitzetan, “langileek greba eta aldarrikapenak babesten” dituztela argi utzi du deialdiari emandako erantzunak.
Kristau Eskola patronalak, aldiz, bigarren greba egunaren jarraipena % 28koa soilik izan dela adierazi du.
Ikastetxe bakoitzeko datuak aztertu ondoren, Araban beharginen % 18k greba egin dutela zehaztu du Kristau Eskolak, Bizkaian % 35ek eta Gipuzkoan % 25ek.
Asteartean ere % 65ekoa izan zen jarraipena, sindikatuon arabera. Joan den ikasturtetik dator lan-gatazka —hiru greba egun egin zituzten—, eta urrian beste bi egunetan egin zuten lanuztea. Azaroan, "patronalak negoziatzeko duen borondate ezaren aurrean", beste lau greba egun deitzea ebatzi zuten sindikatuek (asteartekoaz eta asteazkenekoaz gain, ostegunean eta ostiralean ere dituzte deituta). Besteak beste, hamar urte berritu gabe daraman lan-hitzarmena berritzea eskatzen dute.
Soldatak eta lan-baldintzak hobetzea galdegiten dute. Zehazki, honako eskaerak plazaratu dituzte: langileen erosahalmena berreskuratzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hezitzaileen soldata parekatzea, enpleguari eusteko akordioa hitzartzea, eta jaiotza-tasaren beherakadaren ondorioz itxi daitezkeen ikasgelen ondorioz gal daitezkeen postuei eustea.
Sindikatuon eskaeren aurrean, finantzazio publiko gehiago eskatu zuen asteartean Kristau Eskolak. Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendariaren berbetan, sindikatuen eskaerak "ulergarriak" izan daitezke, baina horiei erantzuna emateko "finantziazioa behar da". Langileek erosahalmena galdu dutela onartu ostean, Eusko Jaurlaritzaren aldetik duela hamar urte adina diru jasotzen dutela salatu du.
Horri erantzunez, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi zuen itunpeko hezkuntzaren finantziazioa adostuta eta legean jasota dagoela. Hala, ez da Exekutiboaren "burutazio" bat edo aldebakarreko erabakia.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, bestalde, mahai baten bueltan "negoziatzera" jesartzeko eskatu zien sindikatuei eta patronalari, gatazka "ikasgeletatik" ateratzea, alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.