Zortzigarren lanuzte eguna, Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan
Zortzigarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. Ezkerraldea Meatzaldea Bus S.A. eta Pesalur S.A. enpresetako langile guztiak daude deituta lanuzteak egitera, eta greba deialdi horrek Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die. Guztira, sei orduz egingo dituzte lanuzteak, txanda bakoitzeko bi orduz: 07:30-09:30, 18:00-20:00 eta gaueko txandako lehen bi orduak.
Gainera, abendurako ere zenbait greba egun deitu dituzte. Bi enpresok Bizkaibusen 40 linea baino gehiagotan eskaintzen dute zerbitzua (200 bat autobus).
Lanuzteek 42.000 erabiltzaileri eragingo diete, eta gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira.
Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean dituzu zehaztuta.
Bi konpainia horietako enpresa batzordeek zortzi greba egun deitu dituzte azaroan Bizkaibuseko hainbat lineatan, 2017ko abenduaren 31tik iraungita dauden hitzarmen kolektiboen negoziazioetan aurrerapenik ez dagoelako.
Lanuzte gehiago abenduan
Azaroko lanuzteez gain, abendurako ere deitu dituzte Bizkaibuseko ibilbide batzuetako beharginek. Besteak beste, 24 orduko greba egingo dute abenduaren 21ean, San Tomas egunean, EMB eta Pesalur patronalek negoziazio mahaian blokeoa ezarri dutela salatzeko. Bilbobuseko langileek ere greba egingo dute San Tomas egunean.
Ezkerraldean eta Enkarterrin zerbitzua eskaintzen duten Ezkerraldea Meatzaldea Buseko langileek abenduan txanda bakoitzeko bi orduko beste bost lanuzte egitea erabaki dute. Abenduaren 10, 11, 13, 17 eta 20an deitu dituzte.
Pesalur enpresako langileek, aldiz, 4 orduko lanuzteak egingo dituzte abenduaren 10, 13 eta 17an Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dituen autobus linea batzuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.
Petrolioaren prezioak % 3 inguru egin du gora, eta burtsetan jaitsierak izango dira, Iranen aurkako erasoen ondorioz
Petrolio gordinaren prezioarekin batera, gas naturalarena ere igotzen ari da; izan ere, Herbehereetako TTF merkatuan, Europako erreferentzietako bat, hilabeteko epean entregatzeko gasaren prezioa % 22 gehiago igo da, 53,14 dolarreraino.
EAEko enpresek 1.130 milioi euro esportatu zituzten Ekialde Erdikora 2025ean, guztizkoaren % 3,8
Guztira 42 euskal enpresak 63 ezarpen dituzte Ekialde Erdikoko hainbat herrialdetan.
Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu
Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.
Pradalesek Ekialde Hurbileko egoera "baretu" dadila eskatu du, eta euskal enpresei dagokienez "beharrezkoak diren neurriak" agindu ditu
Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokaren irekiera-ekitaldian, Barakaldoko BECen, lehendakariak aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritza Ekialde Hurbileko gatazkak izan ditzakeen "ondorioak" aztertzen ari da dagoeneko, eta "gerra" bat hasteko "benetako arriskua" dagoela ohartarazi du.