Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

63 urteko langile bat hil da Errenteriako enpresa batean

Behargina furgoneta batetik erori da, Masti Loidi kalean dagoen enpresa batean.

Hirurogeita hiru urteko langile bat hil da gaur goizean Errenteriako (Gipuzkoa) enpresa batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lan istripua Masti Loidi kalean dagoen konpainia batean jazo da, 08:30ean. Ordu horretan, behargina furgoneta batetik erori da, baina oraindik ez dago argi zer dela eta.

Gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X