Enplegu publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak 2018rako Lan Eskaintza Publikoa onartu du, 4.402 lanposturekin

Lanpostuen erdia baino gehiago (2.408) Hezkuntzakoak izango dira, ia 1.100 Osakidetzarentzat. Ertzaintzan 500 postu eskainiko dituzte, eta Administrazioan, 337.
BECen egindako Hezkuntzako azken Lan Eskaintza Publikoaren azterketetako bat.
BECen egindako Hezkuntzako azken Lan Eskaintza Publikoaren azterketetako bat. Argakzia: Irekia

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Administrazio Publiko osorako 2018rako Lan Eskaintza Publikoa onartu du gaur. Guztira, 4.402 lanpostu eskainiko dira ondorengo arloetan: Hezkuntza, Osakidetza, Ertzaintza eta Administrazio Orokorra.

Azterketak 2019an egingo dituzte, gobernu bileraren ondoren Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zehaztu duenez.

Erkorekaren hitzetan, 2020ko Enplegu Plan Estrategikoan hartutako konpromisoaren baitan deitu dituzte lan eskaintzok. Plan horren arabera, bi urte barru 13.500 lanpostu publiko deitzea aurreikusita zuen Jaurlaritzak.

Lanpostu gehienak, 2.408, Hezkuntza Sailean eskainiko dituzte. Zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleentzat.

Osakidetzako lan eskaintzak 1.083 postu izango ditu. Ertzaintzaren 28. promoziorako 500 lanpostu gorde dituzte, eta Administrazio Orokorrerako, 337.

 

 

Horrez gain, bi erakunde publikok jakinarazi diote Jaurlaritzari enplegu publiko deialdiak egingo dituztela: URA Uraren Euskal Agentziak (65 lanpostu), eta EiTBk (9).

Lanpostu guztien % 7 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat gordeko dira, eta gutxienez % 2 desgaitasun-intelektuala dutenentzat izango dira.

Erkorekak nabarmendu duenez, "lanpostu publiko, egonkor eta kalitatezkoak finkatzeko eta lortzeko" asmoa du Jaurlaritzak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X